Eusko Legebiltzarrak "ikasle kalteberak bidez kokatzea" lortzeko bidean aurrera egiteko eskatu du
Ganberak EAJren eta PSE-EEren zuzenketa bat onartu du, eskola plangintza eta zonifikazioa indartzearen alde egiten duena, eskola inklusiboagoa bultzatzeko. PPren ekimena atzera bota dute, baita Sumarren osoko zuzenketa ere.
Eusko Legebiltzarrak EAJren eta PSE-EEren zuzenketa bat onartu du, Hezkuntzako Euskal Zerbitzu Publikoan ikasle kalteberen banaketa bidezkoagoa izan dadin aurrerapausoak emateko beharra defendatuz.
Eztabaida PPk aurkeztutako legez besteko proposamen baten ondorioz gertatu da, eta azkenean baztertu egin da, Voxen ordezkariaren babesa baino ez zuelako. Popularren ekimenak Eusko Jaurlaritzari eskatzen zion hezkuntzako zonifikazio-sisteman "benetako distantzia eta irisgarritasun efektiboa" berma zedin plazak esleitzean, baita zona arteko eskaerak baimentzeko aukera aztertzeko ere, hurbiltasunak eta garraio publikoak justifikatzen zutenean.
Sumar taldearen osoko zuzenketa ere ez da aurrera atera; zuzenketak ikastetxe publiko batean plaza bat nahi duen edozein ikasle bertara sar dadin bermatzea eskatzen zuen. Horretarako, hezkuntza-eskaintza programatzea planteatzen zuen, eragin-eremu bakoitzean eta Derrigorrezko Hezkuntzako etapa guztietan plaza publiko nahikoak bermatzeko. Halaber, eskola-eremuak konfiguratzeko irisgarritasun-irizpideak sartzea proposatzen zuen, garraio publikoan lotura ona duten ikastetxe publikoek zona arteko eskaerak jaso ahal izateko, eskolatzeko lurralde-batzordeen bermearekin eta ikastetxeen eta familien parte-hartzearekin.
Beste atal batean, Sumarrek Hezkuntza Sailari eskatzen zion neurriak har zitzala ikasleak beren eragin-eremutik kanpoko ikastetxe pribatu zein itunduetara masiboki joan ez daitezen, eskola-segregazioa kroniko bihur ez dadin eta gizarte-mailan homogeneoak diren edo bizitegi-ingurunetik urrun dauden errenta handiko zentroak ezarri ez daitezen.
Azkenean onartutako zuzenketak, EAJren eta PSE-EEren aldeko 39 boto eta oposizioaren kontrako 37 boto jaso ditu eta Eskola Bikaina Denontzat ekimenaren esparruan eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoa sustatzen jarraitzeko eskatzen dio Hezkuntza Sailari. Testuak hezkuntza-plangintza eta eskola-zonifikazio egokiaren eta ikasle guztien beharretara egokitutzearen alde egiten du.
Gainera, plangintza horrek ikasle kalteberak bidez kokaturik egon daitezen bermatzea eta eskola publikoaren eredua indartzea eskatzen du, Hezkuntzari buruzko 17/2023 Legean ezarritakoaren ildotik.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera