Auzitegiak absolbitu egin ditu Osakidetzaren lan eskaintza publikoan izandako ustezko filtrazioengatik auzipetutako bi lagunak
Akusatuetako bat, azterketaren zati bat prestatu zuena, Donostia Ospitaleko kirurgia plastikoko zerbitzuburua zen. Auzipetutako bigarren laguna, berriz, haren erraina da, eta hautaketa prozesuan parte hartu zuen. Epailearen ustez, ez dago azterketa filtratu izanaren froga argirik.
Arabako Lurralde Auzitegiak absolbitu egin ditu Osakidetzaren 2018ko lan eskaintza publikoan izandako ustezko filtrazioengatik berriki epaitu dituzten bi lagunak. Akusatuetako bat, azterketaren zati bat prestatu zuena, Donostia Ospitaleko kirurgia plastikoko zerbitzuburua zen. Auzipetutako bigarren laguna, berriz, haren erraina da, eta hautaketa prozesuan parte hartu zuen. Epailearen ustez, ez dago azterketa filtratu izanaren froga argirik.
Esan bezala, azterketa teorikoaren zati bat prestatu zuen Donostia Ospitaleko medikua zenak, bigarren akusatuaren aitaginarrebak. Errainak ere ospitale horretan egiten du lan, eta auzpietutako sendagilearen semearen bikotekidea zen.
Epaiketan, Fiskaltzak argudiatu zuen aitaginarrebak prestatutako azterketaren zatiko 50 galderetatik 48ren erantzuna asmatu zuela errainak. Hori horrela, bi urteko espetxe zigorra galdegin zuen aitaginarrebarentzat, eta urtebetekoa, errainarentzat. LAB eta ELA sindikatuek (akusazio partikularra), bestalde, hiru eta bi urteko kartzela zigorrak eskatu zituen, hurrenez hurren, auzipetu bakoitzarentzat.
Auzitegiak gaur bertan eman du behin-behineko epaiaren berri. Oraindik, baina, apelazio errekurtsoa aurkez dezakete Euskadiko Justizia Auzitegian.