Osakidetzako LEPen filtrazioengatik ahozko epaiketa egitea agindu du Gasteizko epaile batek
2018ko maiatzaren 20an egin zen Kirurgia Plastiko, Estetiko eta Konpontzaileen espezialitateko azterketarekin lotutako bi pertsona eseriko dira akusatuen aulkian.
Osakidetzako lan eskaintza publikorako azterketak. Artxiboko argazkia: Agentziak
Gasteizko instrukzio epaitegi batek ahozko epaiketa abiatzea erabaki du Osakidetzako 2016-17ko lan eskaintza publikoaren ustezko filtrazioen auziagatik. Gauzak horrela, Kirurgia Plastiko, Estetiko eta Konpontzaile espezialitateko azterketaren filtrazioarekin lotuta, bi pertsona eseriko dira akusatuen aulkian.
Epaitegiak zabaldutako autoaren arabera, 2018ko maiatzaren 20an egin zen espezialitateko azterketarekin lotutako bi pertsona epaituko dituzte. Alde batetik, 2018ko maiatzean espezialitate horretako Donostia Ospitaleko zerbitzuburua zena eta azterketari bat.
Fiskalaren akusazio idatziaren arabera, lehenengoari sekretuak agerrarazteko delitua leporatzen diote, eta bigarrenari, berriz, sekretuak agerrarazteko saiakera egin izana.
Akusatu bien aurkako epaiketa Arabako Probintzia Auzitegian egingo da, oraindik zehaztu gabeko epe batean.
Iazko irailean Arabako Probintzia Auzitegiak Osakidetzako 2016-17ko Lan Eskaintza Publikoaren ustezko filtrazioen auzia artxibatzea erabaki zuen, Kirurgia Plastikoari, Estetikoari eta Konpontzaileari buruzkoak izan ezik.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela