Euskal Autonomia Erkidegoa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Datozen bi egunak eguzkitsuak izango dira, goizetan hotzak eta eguerdi partean epelak. Astelehenean, tenperaturak behera egingo du, eta giroa hodeitsuagoa izango da.
Tubos Reunidosen eskaintzaileetako bat, Green Industry, sindikatuekin bilduko da azaroaren 5ean
Lehen bilera horretan, taldeak Tubos Reunidosentzat planteatzen duen industria-proiektuaren ildo nagusiak aurkeztu eta sindikatuei helaraziko dizkie. Horrez gain, garrantzitsutzat jotzen dituen behar operatiboak eta lan-arlokoak azalduko ditu.
Honelakoa da Bilboko TAO zerbitzu berria: aparkatzeko ordenantza berriaren gakoak
Irisgarritasuna eta hiri-espazioaren kudeaketa hobetzea da helburua, egungo aparkaleku-eredua aldatu gabe. Erreformak aurrera egin du EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin, EH Bilduren eta Elkarrekin Bilbaoren abstentzioarekin eta PPren ezezkoarekin.
Zupiriak ohartarazi du 25 manifestazio daudela komunikatuta astebururako, eta "istiluak sortu nahi dituen jendea" ere badagoela
"Herri honetako edozein aitari eta herritarri bezala, niri ere iritsi zaizkit gauzak sare sozialen bidez. Mezu horietan herrialdea erreko omen duten taldeak aipatzen dira, gauza asko egingo omen dituztenak, jende mota jakin bat erakarriko omen dutenak. Horren aurrean, Ertzaintzak egin beharrekoa egingo du eta gure ordena jarriko du", nabarmendu du.
Jaurlaritzak 593 plazako LEP bateratua deitu du Ertzaintzarako eta udaltzaingoetarako
Izena emateko epea ostiralean hasiko da, urriak 30, eta azaroaren 26ra arte luzatuko da.
13 pertsona hil ziren udan errepidean, azken lau urteetako kopururik baxuena
Horietatik, zazpi motorrean edo bizikletan zihoazen. Horiek dira kolektibo zaurgarrienak errepidean.
Eusko Jaurlaritzak inoizko aurrekontu proiekturik handiena onartu du 2027rako
2027ko aurrekontu proiektua 17.629 milioi eurokoa izango da, aurtengoa baino % 7,6 handiagoa. Osasun (% 7,4 gehiago) eta Hezkuntza Sailek (% 13,3 gehiago) aurrekontu osoaren % 54 hartzen dute.
Eusko Jaurlaritzak familien estresa prebenitzeko eta murrizteko neurriak bultzatuko ditu
Familiek eguneroko presioa nola bizi duten aztertzen duen ikerlanak nabarmendu du familien estresa murrizteko ikuspegi partekatua behar dela: ohitura osasungarriak, laguntza komunitarioa eta neurri instituzionalak.
Etxebizitzen salerosketa kopurua % 4,8 igo zen EAEn eta % 5,3 jaitsi Nafarroan, abuztuan
EAEn, azken hiru hilabeteetako beheranzko joera irauli egin da. Foru Erkidegoan, aldiz, kontrakoa jazo da: bi hilabetez jarraian gora egin du kopuruak; abuztuan, berriz, behera.
Gelditutzat eman dute Bilboko Santutxu auzoan egitekoa zen etxegabetzea
AZET etxebizitza sindikatuak jakinarazi duenaren arabera, azkenean, epaitegiko ordezkaririk ez da agertu eta gelditutzat eman dute etxegabetzea. Lau emakume (ama-alabak eta bilobak) bizi diren etxetik kanporatu behar zituztelako bertan elkartzeko dei egin du sindikatuak.
Ainara Moreno donostiarrak bi urte baino gehiago daramatza bere etxera itzuli ezinik
Bi urte baino gehiago daramatza bere etxean bizi ezinik, etxegabetzea judizialki geldituta geratu ondoren, alokairuan egondako familiaren kalteberatasun-egoera dela eta. Orain, Udalaren esku-hartzearen ondoren, bizitoki-alternatiba bat aurkitu diete, ete jabeak bere etxera itzultzeko itxaropena du.
Alex Txikonek duela bi urte Azpeitian zabaldutako Mendietxe Museoa handitzen doa, bi gune berrirekin
Euskal alpinistak Azpeitian duen proiektuak beste urrats bat eman du, proiekzioak eta nazioarteko espedizioetako pieza paregabeak biltzen dituzten bi areto berri gehitu baititu. Hogei gradu zero azpitik dituen areto batera sar daiteke, jendeak mendiko baldintzak senti ditzan.
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Oro har, ateri eutsiko dio eta eguraldi egonkorra izango da nagusi, antizikloi baten eraginpean egongo baikara.
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Talentu handiko gazteak dira, eta guztiek amets bera dute: egunen batean operako agertoki handietan abestea. Ikasgelak, entseguak eta ilusio bera partekatzen dituzte. Musika klasikoa dute pasio, baina ikasgelatik kanpo, bestelako musika ere entzuten dute.
Estatus berriaren eztabaida erdigunean jartzeko eskatu du Otxandianok, Gernikako Estatutua "bete gabe eta mugatuta" baitago
EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramailearen ustez, EAEk tresna juridiko eta politiko berriak behar ditu eskumen eta autogobernu gehiago izateko. Besteak beste, lanbide arteko gutxieneko soldata propioa eta gutxieneko pentsio duinak zehazteko gaitasuna aldarrikatu ditu.
Gasteizen etxegabetutako familiak lehen gaua igaro du aterpetxe batean
Emozionalki gau makala igaro dute, baita baldintzengatik ere, umeentzat prestatuta ez dagoen aterpetxe batean. Udalak behin-behinean utzitako aterpea lo egiteko bakarrik erabil dezakete. Gezurrekin minduta daude, alternatiba duin baten zain.
Polioak kaltetutakoek premiazko osasun eta gizarte neurriak eskatzen dituzte bizi kalitatea hobetzeko
Diktadura frankistak epidemia eragin zuen, 1955etik 1963ra ez baitzuen polioaren txertoa eman. Gaixo gehienek 70 urte inguru dituzte, eta osasun eta gizarte arloko premiazko neurriak eskatzen dituzte, bizi kalitatea hobetzeko asmoz.
Gizon bat atxilotu dute Urduñan, beste bati eraso egin eta begian lesio larriak eragiteagatik
Atxilotuak ustez metalezko objektu batekin eraso zion biktimari, eta zauriak eragin zizkion aurpegian, batez ere ezkerreko begian. Hori dela eta, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, anbulantzian. Atxilotua kartzelara bidali dute.
Frankismoan polioak jotakoen 40.000 kasu ikertuko ditu Euskadik
Proiektua 2027an jarriko da martxan, eta ikerketa historiko bat eta testigantzen bilketa uztartuko ditu. Polioaren txertoa 1955etik aurrera hasi ziren ematen, "baina Espainia frankistan erregimenaren zabarkeriak kanpaina masiboak atzeratu zituen".
4.814 emakume indarkeria matxistaren biktima izan dira aurten Euskadin
Lurraldeka, urteko lehen sei hilabeteetan, Bizkaiak 3.044 eraso eta 2.446 emakume biktima zenbatu ditu, Gipuzkoak 1.915 biktimizazio, eta indarkeriaren biktima diren 1.550 emakume, eta Arabak 1.073 eraso eta 818 kaltetu. Gaur egun, 31 emakumek dute eskolta.