Etxegabetzea Bilbon

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gelditutzat eman dute Bilboko Santutxu auzoan egitekoa zen etxegabetzea

AZET etxebizitza sindikatuak jakinarazu duenez, azkenean, epaitegiko ordezkaririk ez da agertu eta gelditutzat eman dute etxegabetzea. Lau emakume, ama, alaba eta bilobak bizi diren etxebizitza batetik kanporatu behar zituztelako bertan elkartzeko dei egin du sindikatuak.

Iragarkia
18:00 - 20:00
Argazkia: EITB

Bilboko Santutxu auzoko Iturribide kalean astelehen honetarako aurreikusita zegoen etxegabetzea bertan behera geratu da, AZET etxebizitza sindikatuak jakinarazi duenez. Lau emakume, ama, alaba eta bilobak bizi diren etxebizitzatik kanporatu behar zituztela eta, bertan elkartzeko dei egin du AZET etxebizitza sindikatuak. 

Hala, goizean goizetik, 08:00etatik, hainbat pertsonak protesta egin dute etxebizitzaren atarian familiari babesa adierazi eta etxegabetzea ekidin asmoz. Aurreikusita zegoen bezala, polizia agenteak 08:30ak aldera bertaratu dira, baina handik gutxira alde egin dute, eta harrezkero, ez da poliziaren presentziarik izan inguruan.

Segizio judiziala 09:15etik aurrera iristea espero zen, baina epaitegiko inor ez da hurbildu, eta beraz, etxegabatzea gelditutzat eman dute AZET sindikatutik. Hala ere, komunikabideei argitu dietenez, oraindik ez dute baieztapen ofizialik jaso epaitegitik etxegabetzea geldiaraztea berresteko, eta, ordura arte, ez direla bertatik mugituko jakinarazi dute. 

Etxebizitza sindikatuak ohartarazi duenez, etxean bizi diren lau emakume, ama, alaba eta bi adingabe, etxegabetzeko arriskuan leudeke. Senarrarengandik banandu ondoren, epaileak etxearen jabetza aitortu dio azken horri, nahiz eta beste bi etxe gehiago izan. AZETek, baina, dio, etxearen jabetza Patriciaren izenean agertzen ez den arren, emazte ohiak hilero ordaindu zuela etxea erosteko zegokion zatia.

10:15 pasata, sindikatuko ordezkariek baieztatu dute "azkenean etxegabetzea geldiaraztea lortu dutela, epaitegiaren baieztapenaren zain".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X