2027KO UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduko militantziak aho batez babestu ditu udal eta foru hauteskundeetarako proposatutako hautagaiak

Nafarroako presidentetzarako hautagaitzak, EAEko hiru foru aldundietakoek eta Hego Euskal Herriko hiriburuetakoek militanteen % 90etik gorako babesa jaso dute.

VITORIA, 26/09/2026.- EH Bildu presenta en un acto político a sus candidatas a la alcaldía de Vitoria, Rocío Vitero (i), y la diputada general de Álava, Eva López de Arroyabe (d), este sábado, en Vitoria. EFE/ L. Rico

Rocio Vitero Gasteizko alkategaia eta Eva Lopez de Arroyabe Arabako ahaldun nagusia EH Bilduren ekitaldi politiko batean, larunbat honetan, Gasteizen. Argazkia: EFE

EH Bilduko militanteek babes zabala eman diete, % 90etik gorakoa, 2027ko maiatzean izango diren hauteskunde foral eta munizipaletan EAEko hiru diputazioetarako buru izateko aurkeztuko diren hautagaiei, Hegoaldeko lau hiriburuetako alkategaiei eta Nafarroako Parlamentuko presidentegaiari. 

Koalizio abertzaleak ohar baten bidez jakinarazi ditu joan den ostegunetik telematikoki egin den bozketa-prozesuaren emaitzak, eta, amaitzeko, zuzendaritza organoek herri eta lurralde mailan iragarritako eta proposatutako hautagaiak berretsi ditu.

Eva Lopez de Arroyabe izendatu dute Arabako ahaldun nagusi izateko hautagai, aldeko botoen % 98,82 jasota; Iker Casanova, Bizkaiko Foru Aldundiko presidente izateko hautagai, militanteen % 97,33ren babesarekin; eta Maddalen Iriarte, Gipuzkoako ahaldun nagusigai, aldeko botoen % 96,39rekin.

Alkategai gisa, Rocio Vitero izango da Gasteizkoa ( % 97,44), Maria del Rio Bilbokoa ( % 91,67) eta Nerea Kortajarena Donostiakoa ( % 97,01).

EH Bildu

Arabako lehen indar politikoa bihurtzeko anbizioarekin aurkeztu ditu EH Bilduk Arroyaberen eta Vitero

EITB

EH Bilduk ekitaldi politikoa egin du Gasteizko Europa Jauregian, Eva Lopez de Arroyabe Arabako diputatu nagusi izateko hautagaiaren eta Rocio Vitero Gasteizko alkate izateko hautagaiaren aurkezpena egiteko. Badatorren Araba goiburupean bi hautagaiek datozen huteskundeei begira EH Bilduren erronkak eta lehentasunak azaldu dituzte.

Iragarkia
VITORIA, 26/09/2026.- EH Bildu presenta en un acto político a sus candidatas a la alcaldía de Vitoria, Rocío Vitero (i), y la diputada general de Álava, Eva López de Arroyabe (d), este sábado, en Vitoria. EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00

Nafarroari dagokionez, Laura Aznal presidente izateko hautagai gisa berretsi dute, EH Bilduko militanteen % 98,29ren babesarekin, eta Joseba Asiron Iruñeko alkate izateko hautagai gisa, % 100eko babesarekin.

Alderdiak zoriondu egin ditu hautagai guztiak, erakutsitako "konpromisoagatik" eta "ezkerreko subiranismoaren proiektu politikoa instituziotan ordezkatzeko hartu duten arduragatik".

EH Bilduk militantziaren parte-hartzea ere goraipatu du, oinarrien izaera "parte-hartzailea eta ilusioz betea" erakusten duelako, eta hemendik aurrera Hego Euskal Herriko gainerako udalerrietako alkategaiak aukeratzeko prozesuari ekingo diola jakinarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X