EKIMEN BERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dantzaren bidez "nazio gisa etorkizunerako jauzia" irudikatuko du Gure Eskuk urriaren 25ean

Euskal Herriko zazpi hiriburuetan, aldi berean, 'Zazpi jauzi' dantzatzeko gonbidapena egin du, Euskal Herriaren "nazio izaera aldarrikatzeko".

Gure Esku aurkezpena: Zazpi Jauziz Herri bat. Irati Alvarez eta Josu Etxabur
Irati Alvarez eta Josu Etxaburu, Gure Eskuko bozeramaileak, 'Zazpi jauzi, herri bat' ekimenaren aurkezpenean. Argazkia: Gure Esku.

Euskal Herriko zazpi hiriburuetan Zazpi jauziz herri bat herri-ekimen bateratua egingo du Gure Esku mugimenduak urriaren 25ean. Guztietan, aldi berean, Zazpi Jauzi dantzatzeko deia egin die euskal herritarrei gaur Bilbon egin duten aurkezpenean. Dantzaren bidez etorkizuneko erronken aurrean "nazio sena biziberritzea" du helburu ekimenak.

Irati Alvarez bozemaileak XXI. mendeak dakartzan erronkak aipatu ditu aurkezpenean: "klima aldaketa, migradio dimanikak, adimen artifiziala, geopolitikaren gora beherak"... Eta horiek denak "diskurtso erreakzionarioak indartzen" ari diren une batean gertatzen ari direla azpimarratu du. 

Horren aurrean, ezinbestekotzat jo du Euskal Herriko "lurraldeen arteko kohesioa indartzea eta burujabetza tresnak eskuratzea". Urriaren 25eko herri-ekimenak kohesio hori eta "etorkizunerako jauzia irudikatzeko" helburua izango du eta, oraingoan, dantzaren bidez egitea proposatzen du Gure Eskuk, "elkarrekin eta komunitatea eginez".

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X