NAFARROAKO PARLAMENTUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako egoerari buruzko eztabaida "eraikitzailea" espero du Hualdek, kudeaketa balantzearekin batera

Nafarroako Parlamentuko presidenteak "ikuspegi zabala" izateko eskatu die talde parlamentarioei, errespetu faltak eta irainak saihesteko.

UNAHI HUALDE EFE

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Nafarroako egoerari buruzko eztabaida egingo dute gaur biharretan Parlamentuan, legegintzaldi honetako politika orokorreko azken eztabaida izango dena. Gaurko saioa hasi aurretik Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, taldeen arteko eztabaida "eraikitzailea" espero du Maria Chivite presidentearen "kudeaketa balantzearekin" batera. 

Hualdek gogora ekarri duenez, talde parlamentarioek "gutxieneko formak" gorde dituzte aurreko urteetako eztabaidetan. Ildo horri jarraituz, "ikuspegi zabala" izateko eta erdigunean "herritarren arazoak" jartzeko eskatu die. Horren ustez, errespetu faltak eta irainak saihestu behar dira, "irudi negatiboa ematen dutelako eta herritarrak Parlamentutik eta politikatik urruntzen dituelako".

Oposizioko taldeei dagokienez, UPNk, PPk eta Voxek diskurtso kritikoa izango dutela aurreikusi du Hualdek.

Bestalde, nabarmendu du gobernu bazkideen artean "sintonia" dagoela gai gehienetan, baina bakoitzak bere ñabardurak dituela eta horiek adierazten dituztela. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X