Migrazio-krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako

Espainiako presidenteak Ceutako egoerari buruz hitz egin du CNNn egindako elkarrizketa batean.

NUEVA YORK (ESTADOS UNIDOS), 22/09/2026.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, en una entrevista con la CNN con motivo de su participación en la apertura del nuevo periodo de sesiones de la Asamblea General de la ONU. EFE/Pool Moncloa/Borja Puig de la Bellacasa SÓLO USO EDITORIAL, PERMITIDO SU USO SÓLO EN RELACIÓN A LA INFORMACIÓN QUE APARECE EN EL PIE DE FOTO (CRÉDITO OBLIGATORIO)
Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak astearte honetan esan duenez, "argi dago" Marokoko mugako kontrol mekanismoak huts egin zuela uztailaren 30ean Ceutan migratzaile asko sartu ziren eta, eta, horregatik, erantzunak eta neurriak eskatu dizkio herrialde horri.

Sanchezek Ceutako egoerari buruz hitz egin du CNNn egindako elkarrizketa batean, NBEren Batzar Nagusiaren aurtengo bilkura-aldiaren hasieraren harira.

Gobernuburuak Espainiaren eta Marokoren artean bere agintaldian harreman "oso positiboa" izan dutela azpimarratu du, baina aitortu du mugako kontrol mekanismoak huts egin zuela.

Azaldu du, hori dela eta, horrelakorik berriro gerta ez dadin neurriak har zitzala eskatu ziola, eta erantzunak eman zitzala gertatutakoaren gainean, Espainia gertatutakoa ikertzen ari da eta.

Gainera, argi utzi du Espainiak harreman “positiboa” izan behar duela Marokorekin, eta herrialde horretara itzuli behar direla hiri autonomoan sartu ziren migratzaile gehienak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X