MIGRAZIO-KRISIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ceutako eta Melillako mugetan segurtasuna indartuko dutela iragarri du Marlaskak, zabaldu diren deialdien ondorioz

Barne ministroak Alderdi Popularrari "hiprokrita" izatea egotzi dio, Ceutako segurtasunaren inguruan esan duenagatik. Haren hitzetan, Espainiako Gobernuan agintzen egon ziren garaian, popularrek Ceutako segurtasunean "ogerleko bat ere ez zuten inbertitu". 

fernando grande marlaska

Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa, gaur, Ceutan egin duten agerraldian. Argazkia: Europa Press

Datorren asteazkenerako Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla eta, Ceuta eta Melillako mugetan segurtasun neurriak indartu egingo ditu Espainiako Gobernuak, Guardia Zibileko Erreserbarako eta Segurtasunerako Taldeko agente gehiago jarrita. 

Hala iragarri du Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak, gaur arratsaldean, Ceutan hedabideen aurrean egin duen agerraldian. Esan du sare sozialetan zabaldu den informazioak kezkatu egiten dituela eta dispositibo zabala jarri dutela martxan, egoera "kontrolpean" izateko. 

Azaldu duenez, sareetan zabaldu diren deialdiak "sakon aztertzen eta jarraitzen" ari dira, "mehatxua" egiazkoa den edo ez jakiteko. 

Bestalde, Alderdi Popularrari "hipokrita" izatea leporatu dio, Ceutako segurtasunari buruz azken egunotan esan duenagatik. "Popularrak gobernuan egon ziren garaian, ogerleko bat ere ez zuten inbertitu Ceutako segurtasunean", adierazi du. 

Are gehiago, erantsi du PP agintean egon zenean Ceutako kriminalitate tasa Espainiako batezbestekoa baino zortzi puntu altuagoa zela.

Oihu eta irain artean hartu dute Barne ministroa, Espainiako Gobernuak Ceutan duen Ordezkaritzaren egoitzan sartu denean. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X