ADIMEN ARTIFIZIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adimen artifizialaren inguruan "herri akordio handi" bat proposatu du Sanchezek

Espainiako gobernuburuak azpimarratu duenez, autoerregulazioak ez du funtzionatzen eta premiazkoa da adimen artifiziala lehenbailehen eta zorrotz arautzea, tekno-oligarken esku ez uzteko. 

Pedro Sánchez
Pedro Sanchez. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak adimen artifizialaren inguruko (AA) "herri akordio handi bat" egitea proposatu du astelehen honetan. Horri lotuta, iragarri du datozen asteetan eragile ekonomiko eta sozialak deituko dituela Moncloan teknologia horren garapena adosten saiatzeko eta urtebeteko epean estatu itun bat egiteko asmoz. 

Autoerregulazioak ez duela funtzionatzen sinetsita, Sanchezek premiazkotzat jo du adimen artifiziala lehenbailehen arautzea, enpresa teknologiko handien eta tekno-oligarken esku ez uzteko. Izan ere, Sanchez ziur agertu da industriaren interesak ez dutela bat egingo interes orokorrarekin. 

"IA360: IA modu arduratsuan hedatzeko plana" aurkezteko ekitaldian egin ditu adierazpen horiek Sanchez gobernuburuak. Halaber, bertan izan dira Carlos Cuerpo lehen presidenteorde eta Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroa, Yolanda Diaz bigarren presidenteorde eta Lan ministroa, Diana Morant Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate ministroa eta Oscar Lopez Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako ministroa, besteak beste. 

IA 360 plana

Aipaturiko IA 360 plana adimen artifizialaren garapen arduratsua egiteko beharraren baitan kokatu du Sanchezek, Espainiak teknologia horrek eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatzeko.

Planaren erdigunean egongo dira, Sanchezen arabera, herritarren segurtasuna eta zaurgarrienen konfiantza eta babesa. Izan ere, berrikuntzak eta eskubideen babesak uztargarriak izan behar dutela nabarmendu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X