PLUS ULTRA AUZIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zapateroren bi alabek ikertu gisa deklaratuko dute azaroaren 30ean, Plus Ultra auziagatik

Espainiako Gobernuak Plus Ultra hegazkin konpainiari emandako 53 milioi euroko laguntzak ikertzen ari da Calama epailea, eta Alba eta Laura Rodriguez, Espainiako gobernuburu izandakoaren bi alabak, inputatu zituen pasa den ekainean. 

MADRID, 17/06/2026.- El expresidente del Gobierno, José Luis Rodríguez Zapatero, llega a la Audiencia Nacional para declarar como investigado por organización criminal, tráfico de influencias y falsedad en la causa sobre el préstamo a la compañía aérea Plus Ultra. EFE/ J.J.Guillen

Zapatero, epailearen aurrean deklaratu aurretik. Artxiboko argazkia: Agentziak

Jose Luis Calama Plus Ultra auzia ikertzen ari den Auzitegi Nazionaleko epaileak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburu ohiaren bi alabak —Alba eta Laura Rodriguez— ikertu gisa deklaratzera deitu ditu datorren azaroaren 30ean, astelehen honetan zabaldutako probidentzia baten bidez jakinarazi duenez. 

Presidente ohiaren bi alabak banaka deitu ditu: 09:00etan eta 12:00etan. Espainiako Gobernuak Plus Ultra hegazkin konpainiari emandako 53 milioi euroko laguntzak ikertzen ari den epaileak biak inputatu zituen pasa den ekainean, ustelkeria zantzuak zeudelakoan. 

Halaber, Calama epaileak, probidentzia berean, azaroaren 19an lekuko gisa deitu ditu Jose Angel Partearroyo, SEPIko kide ohia, eta Felix Martin, Plus Ultraren finantza zuzendari ohia.

Epaileak inputazio autoan zioenez, ikertutako sarearen parte diren What The Fav enpresaren administratzaile solidarioak omen dira. 

Ikerketaren arabera, What The Fav enpresa aipaturiko sarearen finantza fluxuak banatzeko erabiltzen zuten eta Analisis Relevantek, Julio Martinez Zapateroren bazkide zenaren enpresak, 239. 755 euro ordaindu zizkion. 

Zapaterok epailearen aurrean ikertu gisa egindako deklarazioan, What The Fav enpresak marketing lanen truke kobratu zuela azpimarratu zuen, eta ukatu du irregulartasunik egon zela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X