Hauek dira Zapaterok Plus Ultra auziko epailearen aurrean egindako deklarazioaren pasarte nabarmenenak
Espainiako Gobernuko presidente ohiak ukatu egin zuen Plus Ultra aire konpainiaren erreskatean inolako esku hartzerik izan zuela eta bere bulegoan egindako miaketan aurkitutako bitxien inguruan erantzutea saihestu zuen.
Jose Luis Rodriguez Espainiako Gobernuko presidente ohiak Plus Ultra auziaren instrukzioa egiten ari den Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu zuen asteazkenean, hiru orduz. Gobernuburu ohiak ukatu egin zuen Plus Ultra aire konpainiaren erreskatean inolako esku hartzerik egin izana eta bere bulegoan egindako miaketan aurkitutako bitxien inguruan erantzutea saihestu zuen.
Hauek dira Zapaterok epailearen aurrean egindako deklarazioaren pasarterik nabarmenenak:
"Ez nuen inolako eraginik izan Plus Ultraren erreskatean". Aire konpainiak 53 milioi euroko dirulaguntza publikoa jaso zuen 2021ean, eta presidente ohiari egozten zaio enpresaren alde egin izana, komisioen truke eta eraginen trafiko sare baten buru zela.
"Ez SEPIren (Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatea) aurrean, ez langile publiko, ez gobernu, ez inoren aurrean. Ez nuen inorekin hitz egin Plus Ultraren erreskateari buruz", adierazi zuen.
"Nik dei bat egin nien, arreta eskaini ziezaioketen jakiteko". Zapaterok onartu zuen esku hartu zuela Banco Santanderrek Plus Ultrari jaramon egin ziezaion, baina azpimarratu zuen ez zuela inola ere esku hartu finantzazioa eman ziezaioten.
"Ez dut inoiz inorekin hitz egin 'offshore' sozietateen inguruan eta ez dakit zer den ere".
"Ez dut posta elektronikoa erabiltzen, dena Gertrudis Alcazarrek egiten du". Zapaterok bere idazkari Gertrudis Alcazarren eraginkortasuna nabarmendu zuen.
"Ez dira 'ad hoc' egindako txostenak enpresa batentzat". Analisis Relevante aholkularitzaren bitartez egindako txostenak "orokorrak" zirela azpimarratu zuen Zapaterok, ez enpresa batentzat egindakoak.
"Nire alabekin kolaboratzea proposatu nion Julio Martinezi (Analisis Relevanteko burua)".
"Nire ustez, ondo egiten dute lan, langileak dituzte. Egin zezaketen, baina inoiz ez dute kontraturik egin administrazio publiko batekin eta ez dira inoiz aurkeztu lehiaketa publiko batera".
"Kafe bat hartu nuen Escrivarekin, eta ez dut Bartolome Lora ezagutzen".
"Ni ez naiz ama nagusia, epaile instruktorea baizik", esan zion Calamak Zapaterori.
"Ditxosozko bitxiak". Calama epaileak "ditxosozko bitxiak" aipatuz egindako galderari erantzunez, astebetean edo 10 egunetan azalpenak emateko konpromisoa hartu zuen Zapaterok.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zela.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.