Epaileak ez dio kautelazko neurririk ezarri Zapaterori, ez baitu ihes egiteko eta frogak suntsitzeko arriskurik ikusi
Epailearen esanetan, “ez ditu ezeztatu inputazio autoan jasotako delitu zantzu arrazoizkoak”.
Zapateroren bulegoaren erregistroa. Argazkia: Europa Press
Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko epaileak ez dio kautelazko neurririk ezarriko Espainiako Gobernuko presidente ohi Jose Luis Rodriguez Zapaterori, Plus Ultra auziagatik ikertu gisa deklaratu ondoren. Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak pasaportea kentzea eskatu zuen, baina epaileak ez du ihes egiteko arriskurik ikusi, ezta frogak suntsitzeko aukerarik ere.
Asteazken honetan emandako autoan, Calamak baztertu egin ditu fiskaltzak eskatutako neurriak: pasaportea kentzea, Espainiatik irtetea debekatzea eta hamabostean behin epaitegian agertzera behartzea.
Behin-behineko espetxealdia eskatzen zuten
PPk gidatutako herri akusazio bateratuak bat egin zuen eskaera horrekin. Voxek, Hazte Oirrek, Liberumek eta Iustitia Europak, berriz, behin-behineko espetxealdia eskatu zuten modu subsidiarioan, PSOEko buruzagi ohiarentzat.
Hala ere, epaileak Zapaterori eskatu dio telefono mugikor zenbaki bat eta posta elektroniko helbide bat emateko, epaitegiak “berehala lokalizatu ahal izan dezan”.
Autoan jasotzen denez, kautelazko neurriak ezartzeak “azterketa bereziki zorrotza” eskatzen du, oinarrizko eskubideen aldez aurreko murrizketa dakarrelako, eta hori delitu zantzuak eta egiaztatutako arrisku prozesalak badaude eska daiteke soilik.
Calamaren iritziz, Zapaterok “ez ditu ezeztatu inputazio autoan azaldutako delitugintzaren zantzu arrazoizkoak”. Epailearen esanetan, zantzu horiek hainbat froga iturritatik datoz.
Horien artean aipatu ditu miaketetan eta erregistroetan atzemandako gailuen edukia, Plus Ultrari Gobernuak emandako laguntza publikoarekin lotutako funtsen aztarna hainbat banku-kontutan, eta ordainketa horiek bideratzeko ustez bitarteko gisa erabilitako merkataritza-sozietateen jarduna.
Ondorioz, epaileak ez du beharrezkotzat jo Zapateroren aurkako kautelazko neurririk ezartzea. Ikerketak aurrera jarraituko du.
Zapaterok Plus Ultraren aldeko esku hartzerik izan duenik ukatu du
Espainiako Gobernuko presidente ohiak ukatu egin du airelinearen alde eragiteko inolako esku hartzerik izan duela. Gainera, Auzitegi Nazionalean deklaratu ondoren zabaldu duen oharrean, adierazi du epaitegiari "borondatezko baimen unibertsala" aurkeztu diola, haren izenean zuzenean nahiz zeharka dagoen sozietaterik, dirurik, finantza produkturik eta bestelako aktiborik ez duela egiazta dezan.
PLUS ULTRA AUZIA
Zapaterok deliturik egin izana ukatu du epailearen aurrean: "Egia nagusituko da, eta zalantzan daudenei konfiantza itzuliko diet"
Espainiako Gobernuko presidente ohia eraikinaren atari nagusitik sartu da, eta hiru orduz deklaratu du. Ondoren zabaldu duen oharrean, errugabea dela berretsi du: "Mingarriena da jakitea jende asko etsita senti daitekeela, nitaz esaten direnak sinesten baditu".
Zure interesekoa izan daiteke
Grande-Marlaskaren eta Roblesen kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularreko idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroaren eta Margarita Robles Defentsa ministroaren kargugabetzeak eskatu ditu, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.