DIPUTATUEN KONGRESUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi

PSOEren eta Sumarren gehiengoak hartutako erabakia da, eta PPk ez du parte hartu. Quiles Alvise Perezen zerrendako hautagaia izan zen, PPren kanpainetan parte hartu du eta Estado de Alarma hedabide digitalean egiten du lan.

(Foto de ARCHIVO)

El Secretario General del PP de Madrid, Alfonso Serrano (i) conversa con el periodista Vito Quiles (d), durante una sesión de control al Gobierno, en el Senado, a 23 de junio de 2026, en Madrid (España). La Cámara Alta acoge una intensa sesión de control al Gobierno marcada por las exigencias de los grupos parlamentarios en materia de infraestructuras ferroviarias y carreteras en Catalunya, el debate en torno al incremento de la violencia armada y las irregularidades fiscales, así como las interpelaciones relativas a los criterios de la SEPI para adjudicar ayudas públicas y el impacto habitacional de la okupación e inquiocupación.



Carlos Luján / Europa Press

23 JUNIO 2026;SENADO;SENADORES;PLENO;MINISTROS;GOBIERNO

23/6/2026
Vito Quiles, eskuinean, Senatuan. Argazkia: EFE

Kongresuko Mahaiak Vito Quiles kazetari ultraeskuindarrari prentsa-akreditazioa behin betiko kentzea erabaki du astearte honetan, arau-hauste larriengatik sei espediente pilatu ostean. Erabakia PSOEren eta Sumarren gehiengoak hartu du, eta PPk ez du parte hartu.

Vito Quiles Alvise Perezen Europako hauteskundeetarako zerrendako hautagaia izan zen, eta Aragoiko PPren kanpaina ixteko ekitaldi batean parte hartu zuen. 

Maiatzean, Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente ohiaren irudi batzuk grabatu eta sare sozialetan argitaratzeagatik hiru hilabeteko zigorra jaso zuen Kongresuan.

PSOEren eta Sumarren ordezkariek Kongresuko Mahaian onartu zuten prentsa-kredentziala behin-behinean kentzea; izan ere, PPk uko egin zion horrelako neurriak indarrean jartzeko atea ireki zuen araudi-erreformari, eta uko egin zion espediente horietan parte hartzeari.

Ganberak berak bideratu ditu espedienteak, gehienak talde politikoek eta, kasuren batean, Legebiltzarreko Kazetarien Elkarteak (APP) aurkeztutako salaketetatik eratorriak.

Quiles Estado de Alarma hedabide digitalean ari da lanean, eta gutxienez dozena erdi salaketa zituen, guztiak Komunikazio Politikorako Kontseilu aholku-emaileak (CCCP) bermatuak.

Espediente horietako batzuk ebatzita daude jada, eta instrukzioko abokatuek prentsako akreditazioa behin betiko kentzearen alde egin zuten, "deskribatutako portaeren larritasuna dela eta" eta "Ganberaren funtzionamendu normala eta egiaztatutako komunikabideetako gainerako ordezkarien funtzioak galarazteko borondate argia erakutsi duela egiaztatu delako".

Astearte honetan egindako bileran, Europa Pressek Kongresuko iturriak aipatuta jakinarazi duenez, Mahaiak abokatuen proposamena aztertu du, eta Vito Quilesi akreditazioa behin betiko kentzea berretsi du, hiru falta oso larrirengatik.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X