Ministroen Kontseilua
Espainiako Gobernuak etxebizitzari buruzko neurri sorta bat bultzatuko du, pisu turistikoen BEZa % 21era igotzeko
Besteak beste, sasoiko eta gelen alokairuen erregulazioa bultzatuko du, baita alokairuen ezohiko luzapenena ere.
Argindarra ekoiztearen gaineko zerga progresiboki murriztuko dute, eta 2028an desagertuko da
Prozesua 2026ko hirugarren hiruhilekoan hasiko da, % 30eko murrizketarekin.
Gobernuak neurri sorta berri bat onartuko du astelehenean Irango gerrari aurre egiteko
Gobernuaren nahia da herritarrak eta enpresa-sarea Ekialde Hurbileko gatazkak eragindako inpaktu ekonomikotik babestea. Halaber, 2027ko Aurrekontuen oinarri izango den koadro makroekonomikoa aurkeztuko du.
Migratzaileen ezohiko erregularizazioa ostegunean hasiko da telematikoki, eta astelehenean, aurrez aurre
Gehienez, hiru hilabetez luzatuko da izapidea. Tramitea amaitu barik egon arren, eskaera onartutakoan lanean hasi ahal izango dira eskatzaileak.
Espainiako Gobernuak maiatzean onartuko du 16 urtetik beherakoek sare sozialak izatea debekatzeko legea
Sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina eta sare sozialen edukietan ateratzeko gutxieneko adina 16 urtera igoko da.
Ministroen Kontseiluak neurri ekonomikoak adostuko ditu gaur, Ekialde Hurbileko gerraren eragina arintzeko
Lege-dekretua datorren ostegunean onartu beharko dute Kongresuan. Lau arlotan egituratutako plan zehatza jarriko dute mahai gainean: egiturazko neurriak, zerga-paketea, sektore kaltetuentzako berariazko laguntzak eta pertsona zaurgarrientzako laguntzak biltzen dituena.
Espainiako Gobernua "erantzun integrala" prestatzen ari da Ekialde Hurbileko gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko
Familiak, enpresak eta autonomoak babesteko eta trantsizio energetikoa bizkortzeko neurriak hartuko ditu, eta ez da baztertzen beherapen fiskalak egitea.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aho batez babestu du Teresa Peramato Estatuko fiskal nagusi izatea
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren txostena nahitaezkoa da, baina ez loteslea. Batzordeak egiaztatu duenez, Peramatok betetzen ditu Estatuko fiskal nagusi izendatzeko merezimenduak eta baldintzak: hamabost urteko jardun profesionala, ospe handiko legelari gisa. Peramatok Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordearen oniritzia beharko du orain.
Astearteko Ministroen Kontseiluan Israelen aurkako neurriak onartzea negoziatuko dute PSOEk eta Sumarrek
Espainiako Gobernuak hondamendi eremu izendatu ditu 16 erkidego, ekainaz geroztik izandako sute eta uholdeengatik
Neurri hori ekainaren 23tik abuztuaren 25era bitartean aldaketa klimatikoarekin lotutako hondamendiren bat izan duten autonomia-erkidego guztietan aplikatuko da; alegia, denetan Euskal Autonomia Erkidegoan izan ezik.