Espainiako Gobernuak maiatzean onartuko du 16 urtetik beherakoek sare sozialak izatea debekatzeko legea
Sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina eta sare sozialen edukietan ateratzeko gutxieneko adina 16 urtera igoko da.
Ministroen Kontseiluak datorren maiatzean onartuko du Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako Eskubidearen Babes Zibilerako Lege Organikoaren proiektua, Felix Bolaños Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak asteazken honetan Kongresuan egindako agerraldian aurreratu duenez.
Legea, 1982tik indarrean dagoena, aldatu egingo da, berrikuntza garrantzitsuekin. Horien artean, 16 urtera igoko da sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina, eta neurri berriak ezarriko dira true crime fenomenoaren gorakadaren aurrean biktimak babesteko.
Azaldu duenez, arauak sare sozialen edukietan agertzeko baimena emateko adina 14 urtetik 16 urtera igoko du; eta adimen artifiziala publizitaterako eta merkataritzarako erabiltzea eta horretarako baimena eman ez duen inoren ahotsa zein irudia erabiltzea debekatuko du, besteak beste.
Gainera, lege berriak true crime generoa bogan dagoela jabetuta, delituen biktimak babestuko dituela ziurtatu du. Genero narratiboa da, ez da fikziozkoa, benetako krimenak (hilketak, desagerpenak...) aztertzen ditu, eta horietako kontu zehatzak xehe aletzen ditu, liburuen, dokumentalen, podcasten, telesailen eta filmen bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera