Migratzaileen ezohiko erregularizazioa ostegunean hasiko da telematikoki, eta astelehenean, aurrez aurre
Gehienez, hiru hilabetez luzatuko da izapidea. Tramitea amaitu barik egon arren, eskaera onartutakoan lanean hasi ahal izango dira eskatzaileak.
Espainiako Gobernuak gaur onartuko du migratzaileen ezohiko erregularizazioa. Urtarrilean iragarri zuten gaiaren inguruko akordioa PSOEk eta Podemosek, eta aurreikusten da milioi erdi laguni baino gehiagori egingo diola mesede neurriak.
Egoera irregularrean dauden migratzaileentzako izapideak ostegun honetan, apirilaren 16an, abiatuko dira, telematikoki, eta hilaren 20an, aurrez aurre, Elma Saiz Gizarteratzeko, Gizarte Segurantzako eta Migrazio ministroak aurreratu duenez. Tramiteak egiteko bulegoetara bertaratzeko hitzorduak ere ostegun honetatik aurrera eskatu ahal izango dira.
Elma Saiz ministroak, Cadena Ser irrati-katean egindako elkarrizketa batean, mezu lasaigarria helarazi die prozesu horren onuradun izan daitezkeenei, eta adierazi du tartea egongo dela eskaera guztiak izapidetzeko, "datozen lekutik datozela".
Atzo hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Felix Bolaños Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetarako eta Memoria Demokratikoko ministroak jakinarazi zuen Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioko teknikariak azken ukituak ematen ari zaizkiola errege-dekretuari, Estatuko Kontseiluak egindako oharrak aintzat hartuta.
Ministroak esan zuen neurria "Justiziazko ekintza" bat dela, eta "eskubiderik gabe" lanean ari diren milaka herritarrak hemendik aurrera "Gizarte Segurantzari eta Ogasunari ekarpena" egingo dietela. Haren hitzetan, ongizate estatuak "baliabide gehiago" izango ditu erregularizazioari esker.
Ebazpenean, Estatuko Kontseiluak oro har ontzat eman du Espainiako Gobernuak prestatutako testua, eta bereziki nabarmendu du "bateratzailea" dela. Nolanahi ere, hainbat ohar helarazi dizkio neurria ondu duen aditu taldeari, testua "hobetzeko". Besteak beste, onuradunek aurrekari penalik ez dutela ziurtatzeko prozedura "moldatzea" proposatzen da.
Erantzunkizuneko adierazpena
Hain zuzen ere, azken gomendio horri erantzunez, Espaniako Gobernuak kendu egin du migratzaileen erregulariozaziorako Errege Dekretuaren testutik eskatzaileek, aurrekari penalik ez dutela frogatzen duen dokumenturik lortu ezin badute, erantzunkizunpeko adierazpena aurkezteko aukera.
Testuaren negoziazioko iturriek agentziei baieztatu dietenez, aurreko zirriborroetan bazegoen aukera hori.
Estatuko Kontseiluaren ohartarazpenaren ondotik dator Exekutiboaren erabakia. Izan ere, aholku-organo horren arabera, erantzukizunpeko adierazpenaren formula ez da egokia milaka migranteren egoera bideratzeko. Erakundearen arabera, "prozesuaren onuradunei eskatzea zentzuzko den baldintza justifikaziorik gabe lasaitzea" ahalbidetu dezake, eta "atea irekitzen die Atzerritarrei buruzko Lege Organikoan jasotako baldintza orokor horren kontrako jardunbide ez oso zorrotz eta, are, irregularrei".
Tramitazio-epea
Gehienez, hiru hilabete iraungo du izapideak, baina behin eskaera onartutakoan bertan (eskaera egiten denetik gehienez 15 egun luzatuko da) hasi ahal izango dira lanean.
Baimenak edo erregularizazioak bizileku-baimena eta lan-baimena dakartza berekin, eta balekoa izango da Estatu osoan eta sektore guztietan. Hasierako baimena urtebetean egongo da indarrean, eta ondoren, Atzerritarren Araudiak jasotzen dituen aukeretara jo ahal izango da.
DEKRETUA
Espainiako Gobernuaren migratzaileen ezohiko erregularizazioaren gakoak
Ministroen Kontseiluak Espainiako Estatuan bizi diren migratzaileen egoera legala erregularizatzeko izapideak hasi ditu. Neurria errege-dekretu bidez aterako da aurrera, integrazioa indartzeko, eskubideak bermatzeko eta ezkutuko ekonomia murrizteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.
Datorren astean hasiko dira Topoaren lurpeko pasanteko trenen probak
Azpiegitura Gabonetan egongo da erabiltzaileko prest, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.
Azpeitiko hilketaren ustezko egilea atxilotu dute Ondarroan
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, gaur goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Kontrolpean hartu dute Urzainkiko baso-sutea, abuztuaren 14an piztu eta astelehenean bizitu ondoren
Ostiral gauean brigada batek bertan jarraituko du, zaintza-lanak egiten. Joan den asteartean, itzaltze-lanek sutea perimetratzea ahalbidetu zuten, eta, horri esker, su-gune beroen gainean jardun ahal izan zuten. Ordutik, egoerak hobera egin du.
Bederatzi zauritu A-21 errepidean, Irunberrin, bost ibilgailuk talka eginda
Ezbeharra ostiraleko 18:17an jazo da, eta istripuan zauritutako zortzi pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte. Zaurituek hainbat lesio dituzte, batez ere traumatismoak.
Barakaldon ostegunean tirokatu zuten gizona hil egin da
Osteguneko 20:30ean, Lasesarre futbol-zelaiaren inguruan, gizon batek ibilgailu baten barrutik hainbat aldiz egin zion tiro eskopeta batekin.
Epaileak artxibatu egin du Getxoko Irurak Bat jauregitxoaren kasua, hirigintza deliturik eta prebarikaziorik ez dagoelako
Magistratuak uste du higiezina eraistea (2024ko abuztuan egin zen) hirigintza-araudiaren babespean zegoela, eta ondorioztatu du ez dagoela ikertzen jarraitzeko oinarririk. Hamar pertsona ikertu zituzten auzian, tartean EAJko hiru zinegotzi ohi. Testuinguru horretan, Getxoko PPk eta EH Bilduk helegiteak aurkeztuko dituztela iragarri dute.