Oinarrizko elikagaien BEZa, berriro gorantz: horrela geratuko da erosketa-saskia urtarrilaren 1etik aurrera
Ogia eta arrautzak bezalako oinarrizko elikagaien BEZa % 4ra itzuliko da, eta pasta eta hazi-olioak bezalako produktuetan ere zerga-tasa igoko da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak atzo onartu zuen urte berrirako garrantzitsuak izango diren eta erosketa-saskian eragina izango duten neurri ekonomikoen sorta.
Horien artean, nabarmentzekoa da kotizaziopeko pentsioen % 2,8ko igoera; horrek esan nahi du hilean 40 euro igoko direla, edo urtean 600 euro gehiago izango dituztela pentsiodunek. EAEn eta Nafarroan, 650.000 pertsona inguruk izango dute eskuragarri neurri hori. Horrez gain, gutxieneko pentsioek % 6ko igoera izango dute; kotizazio gabeko pentsioek eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrerak, berriz, % 9ko igoera izango dute, eta kolektibo ahulenen erosteko ahalmena indartuko dute.
Bestalde, urtarrilaren 1etik aurrera, oinarrizko elikagaietarako indarrean zegoen BEZ murriztua aplikatzeari utziko zaio.
Horrek esan nahi du ogia, esnea, arrautzak, gazta, frutak eta barazkiak bezalako produktuen gaineko zerga % 4ra itzuliko dela, % 2ra murriztuta egon ondoren. Era berean, pastaren eta hazi-olioen (ekilorearena, esaterako) BEZa % 7,5etik % 10era igoko da.
Zerga-murrizketa horien amaierak etxeetako saskiko funtsezko produktuen prezioei eragingo die, hain zuzen ere pentsioek inflazioa konpentsatzea eta kaltetuenen karga ekonomikoa arintzea bilatzen dutenean.
Doikuntza fiskal hori bat dator 2025ean indarrean sartuko diren beste neurri ekonomiko batzuekin, hala nola garraio publikorako hobariak luzatzea eta zerga energetiko berri bat ezartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.