A-29

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Montse Minguez PSOEko bozeramaileak “pauso bat atzera” eman du bikotekidea dozenaka etxebizitzaren jabea dela argitara irten ostean

Minguez Kongresurako Lleidako hautagai izendatu zuten, baina bere bikotekidearen ustezko higiezinen negozioen berri zabaldu ostean, hautagaitzari eta diputatu izateari uko egitea erabaki du.

MADRID, 16/10/2026.- Fotografía de archivo (28/04/2026), de la portavoz del PSOE, Montse Mínguez, que había sido elegida candidata al Congreso por Lleida, y ha anunciado este viernes que ha decidido dar "un paso atrás", tras la polémica suscitada por los presuntos negocios inmobiliarios de su pareja.. EFE/ Javier Lizón
Montse Mínguez, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

Montse Minguez PSOEko bozeramaileak iragarri du "atzerapausoa" ematea erabaki duela, bere bikotekidearen ustezko higiezinen negozioen berri zabaldu izanak polemika eragin ostean, dozenaka etxebizitzaren jabea baita. 

PSOEko iturriek jakitera eman dutenez, Minguezek erabaki du uko egitea bozeramaile izateari, PSOEko zuzendaritza batzordean duen postuari eta 2026ko azaroaren 29ko hauteskundeetarako hautagaitzari.

X sare sozialean zabaldutako mezu batean adierazi duenez, "kontzientzia lasai, burua gora eta nire printzipioekiko fideltasun osoarekin" hartu du erabaki hori, PSOEren egitasmorako "onena" hori dela iritzita.

Bere bikotekidearen negozioei buruzko informazioak argitaratu ondoren, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen babesa jaso zuen. Atzo Bruselan "noski" batekin erantzun zuen Sanchezek bozeramailea babesten jarraitzen duen galdetu ziotenean.

Pedro Sanchez: "Dimisioa ez emateko eskatu nion"

Minguezen dimisioaren berri izan ostean, Pedro Sanchezek esan du bere karguak ez uzteko eskatu ziola, baina badakiela "oso gaizki" pasatzen ari dela bere bikotekidearen ustezko higiezinen negozioen inguruan piztutako polemikaren harira.

"Ikuspuntu pertsonaletik, politikak batzuetan tratu txarra ematen die pertsona onei, eta kasu hau horietako bat da", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X