ABIADURA HANDIKO TRENA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

AHTa lur gainetik iritsiko da Gasteizera "hasieran" eta lanak 2028an hasiko dira

Etorkizunean abiadura handiko trena lurperatzeko datarik ez dagoela salatu du Arabako ahaldun nagusiak, eta Gasteizko alkateak, bere aldetik, 150 ibilgailurentzako aparkalekua egitea onartu dela iragarri du. 

(Foto de ARCHIVO)

EUSKADI.-El soterramiento del TAV en Vitoria contará con un presupuesto de 724 millones de euros y liberará 90.000 m2 de suelo





17/1/2019

AHTaren Gasteizko geltokiaren proiektua. Argazkia: Europa Press

Abiadura Handiko Trena (AHT) lur gainetik iritsiko da Gasteizera, ez lur azpitik hasieran aurreikusi bezala. Etorkizunari begira AHTa lurperatzeko asmoa baldin badago ere, oraindik ez dago horretarako datarik. Halaber, AHTaren lur azpiko geltokiak 6.000 metro koadroko ataria eta 200 ibilgailurentzako aparkalekua izango ditu. Adif Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzaileak lanak 2028an lizitatzea aurreikusten du. Guztira, 300 milioi euroko inbertsioa egingo dute. 

AHTaren inguruko bilera egin dute gaur goizean Gasteizen eta bertan izan dira Jose Antonio Santano Garraiorako Estatu idazkaria, Maider Etxebarria Gasteizko alkatea, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia eta Adifeko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak.

Bileraren amaieran Etxebarria pozik agertu da egindako aurrerapenengatik eta Espainiako Gobernuak proiektua bizkortzeko hartutako konpromisoagatik. Gainera, bi solairuko aparkalekua egingo dela iragarri du: lehenengo solairuan 50 plaza izango ditu, batez ere mugikortasun murriztua duten pertsonentzat; eta bigarrengoan beste 150. "Gasteizek ezin du gehiago itxaron, geltoki egokia behar dugu", adierazi du.

AHTa Gasteizera lur gainetik iritsiko dela eta lurperatzea noiz egingo den ez dela zehaztu salatu du Gonzalezek. Adifek beste bilera bat deituko duela hitzeman du kronograma hori mahai gainean jartzeko, baina gaur-gaurkoz ez dago datarik. 

Bestalde, Santanok defendatu du proiektuak aurreikusita bezala egiten ari dela aurrera eta beharrezkoa dela lanak bizkortzea, 2036rako aurreikusitako bidaiaren igoeraren aurrean. Azaldu duenez, lurperatzea konplexua da eta bigarren fase batean, baina egin-egingo da. 

AHTaren lurperatzeari buruzko kronograma hurrengo bileran zehaztea espero dute, baina bilera hori hauteskunde orokorrak igaro eta Espainiako Gobernua osatzen denean izango da. Hortaz, ez dago argi konpromisoak beteko diren ala ez. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X