Ramiro González
2025/04/27 - 12:48
Ramiro Gonzalezen ustez, Guardianeko instalazioetan beste proiektu bat sortzeko operazioa ''ixtea'' lortuko da
Arabako diputatu nagusia baikor agertu da; izan ere, horren arabera, "plan bat eta inbertsoreak" daude, eta operazioa aztertzen ari dira. "Negoziazioak martxan daude, eta baita egitura oso baten diseinua ere, instalazioak martxan jartzeko beste jarduera eta jabetza mota batekin", azaldu du.
2025/04/08 - 16:01
Ramiro Gonzalez: ''Muga-zergek sekulako eragina izango dute sektore batzuetan; hodigintza eta ardogintzan''
Ahaldun nagusiak nabarmendu du Arabak 2.150 milioi euro esportatzen dituela Alemaniara, eta 370 milioi, AEBera.
2025/03/30 - 13:33
AHTaren loturari buruzko ika-mika bukatutzat eman dute Gonzalezek eta Goiak, elkarri eskua emanda
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko loturaren inguruko polemika itxi dute Donostiako alkateak eta Arabako ahaldun nagusiak. Dena dela, bere iritziari eusten diola berretsi du Goiak. Gonzalezek, berriz, uko egin dio ika-mikaren inguruan hitz egiteari.
2025/03/25 - 15:01
Ramiro Gonzalezek azpimarratu du EAJk ''irizpide tekniko objektiboekin'' aztertuko duela AHTaren lotura
Arabako ahaldun nagusiak ez ditu baloratu nahi izan joan den astean Eneko Goia Donostiako alkateak egindako adierazpenak.

2025/03/20 - 18:53
Eneko Goiaren eta Ramiro Gonzalezen arteko hizka-mizka, AHTaren lotura dela eta: Gasteiz edo Ezkio-Itsaso
Donostiako alkateak "berekoitzat" jo du Arabako ahaldun nagusia, AHTa Nafarroarekin Gasteizen bidez lotzea aldarrikatzeagatik, Ezkio-Itsasoko aukeraren kaltetan, eta Gonzalezek "errespetua" eskatu dio Goiari.
2025/03/20 - 11:48
Goia, AHTari buruz: ''Ramiro Gonzalezen jarrera egoista da. Bere ikuspegia ez da herri-ikuspegia''
AHTaren Ezkioko lotunearen alde egin du. Gipuzkoak, Nafarroak eta Euskal Herriak ere horren alde egin beharko lukeela uste du Donostiako alkateak.
2025/01/29 - 22:32
Gonzalezek dio inbertitzaileek labearen hozte prozesua babesten dutela Guardianen jarduerari berriro ekiteko
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak ziurtatu duenez, Laudioko Guardianen jarduerarekin jarraitzeko interesa duten inbertitzaileek "badakite nola ari diren hozten labea".
2024/11/12 - 14:23
Zerga erreforma adosteko ''begirada luzea eta pragmatismoa” izatea eskatu dio Ramiro Gonzalezek oposizioari
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaren arabera, "ez da beharrezkoa iraultza fiskala egitea", baina alderdi batzuk "hobetu" behar dira. Testuinguru horretan posible ikusten du oposizioko alderdiren batekin akordioa lortzea: "Denok pragmatikoak bagara, ez da zaila izango akordioa lortzea".
2024/10/03 - 09:45
Albiste izango dira: EITB Focus, segurtasun dispositiboak Europako hiru partida direla-eta eta Ekialde Hurbila
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/03 - 08:00
Foru Aldundiek egindako lanari 6,2ko puntuazioa eman diote EAEko biztanleek
Lurraldeka, Bizkaia da notarik onena lortu duen Aldundia, 6,35. Atzetik, Gipuzkoa (5,95) eta Araba (5,90) daude.
2024/09/26 - 18:12
AHTren lotura Gasteiztik egingo den itxaropena berretsi du Ramiro Gonzalezek
Erabakiak hartzeko beharrezkoak diren txosten teknikoak lehenbailehen amaitzeko eskatu du Arabako Diputatu Nagusiak.
2024/07/08 - 13:29
Ramiro Gonzalezek Ministerioari eskatu dio Euskal "Y"ari buruzko txostena urtea amaitu aurretik buka dezala
Arabako ahaldun nagusia Radio Euskadiko "Boulevard" saioan izan da. Gipuzkoako Aldundiarekin aurrez aurre jartzea sahiestu du.
2024/07/02 - 15:45
Arabako ahaldun nagusiak uste du teknikariek Euskal Y-aren lotunea Gasteiztik egitea berretsiko dutela
Lotura hori Ezkiotik egitea defendatu du Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak, eta bide horren alde jarraituko dutela lanean Espainiako Gobernuarekin. Jaurlaritzako bozeramaileak, berriz, esan du "diputazio guztiak errespetzen" dituela eta ziur dagoela akordio batera iritsiko direla.
2024/07/01 - 09:32
Lehendakaria Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin bilduko da gaur
EAJk eta PSE-EEk koalizio gobernua osatzeko adostu duten programaren nondik norakoak azalduko dizkie Pradalesek. Horrez gain, lehendakariak haien kezkak, eskakizunak eta iritziak entzungo ditu aldebiko bilera horietan.
2024/06/05 - 15:49
Ramiro Gonzalez, Arabako Solariaren proiektu fotovoltaikoei buruz: "Batzuek ez dute aurrera egingo"
Solariak Araban aurreikusitako hiru makroparke fotovoltaikoek 100.000 eguzki plaka baino gehiago izango dituzte 374 hektareatan banatuta, Gasteiz eta Iruña Oka, Erriberabeiti eta Zigoitia artean, eta sortutako energia Zierbenako Bilboko portura eramango duen goi-tentsioko linea bat barne hartzen du.
2024/04/10 - 15:07
Hiru ahaldun nagusiek agur esan diote Ardanza lehendakariari
Ramiro Gonzalez, Elixabete Etxanobe eta Eider Mendoza Ardanza lehendakariaren hil-kaperan izan dira gaur eguerdian.
2024/02/09 - 16:22
Arabako Aldundiak Nekazaritza Politika Bateratuaren laguntzen epeak bizkortuko dituela hitzeman dio UAGAri
Sindikatuaren ordezkariek azaldu dutenez, gainera, Aldundiak lantalde bat osatuko du sindikatuarekin eta gainerako eragileekin sektorearen egoera aztertzeko.
2024/01/29 - 10:27
Ramiro Gonzalezek txalotu egin du EH Bilduk akordioen alde egitea, "hauteskunde kalkuluagatik" bada ere
Arabako ahaldun nagusia bat dator EH Bilduk akordioa lortzeko egindako "norabide aldaketarekin", berandu badator ere: "Hobe berandu inoiz ez baino".
2023/12/18 - 12:09
Ramiro Gonzalezek ez du baztertu EAEko hauteskundeen ostean Araban aurrekontu akordio bat lortzea
Arabako ahaldun nagusiak aitortu du gerta litekeela 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ostean lurraldeko Aurrekontuak onartzea, Elkarrekin Podemosek eta PPk "hitz egiteko" borondatea azaldu baitute.

2023/12/14 - 12:23
Arabako Foru Aldundiak 2024rako aurrekontu proiektua erretiratu du eta aurtengoak luzatuko ditu
EAJk eta PSE-EEk osatutako foru gobernuak, gutxienez, oposizioko alderdi baten babesa behar zuen aurrekontuak onartzeko.