Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio datorren urtetik aurrera. Aena sozietate publikoak Estatu epainiarreko 33 aireportutako aparkalekuak kudeatzeko lehiaketa argitaratu du gaur, eta Arabako aireportua sartu du horien artean.
600 plaza inguru ditu Forondako aparkalekuak, eta orain arte doakoa izan da beti. Ordainpeko bihurtzearen arrazoiaren atzean, Aenak azaldu duenez, aireportuaren jarduerak azken urteotan izan duen hazkundea dago.
Charter hegaldien zein hegaldi erregularren kopuruaren igoerak berekin ekarri du bidaiari kopurua handitzea, eta "aparkalekuaren segurtasun eta kalitate baldintzak" bermatzea beharrezkoa da, iturri horren arabera.
Foru Aldundiak, "berririk ez"
Bere aldetik, Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak azaldu du gaur arte ez zuela Aenaren erabakiaren berririk, eta hedabideen bidez jakin duela ziurtatu du, azken asteotan aireportuko zuzendariarekin hainbat hartu-eman izan dituzten arren.
"Ez zaigu informazioa helarazi. Arabako Foru Aldundiak ez du zerikusirik izan erabakian, hedabideen bidez jakin du. Hori da aldatu behar dena", azaldu du Gonzalezek, EAEko beste bi aldundietako ordezkariekin Irango gerraren harira neurri fiskalak adosteko izan duen bileraren ostean.
Diputatu nagusiak uste du joan den astean Imanol Pradales lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak aireportuen inguruan izenpetutako akordioak balio behar duela horrelako gaietan ahotsa izateko. "Akordioak ahalbidetuko du aireportuen gaineko kudeaketan parte hartzea, modu batera edo bestera".
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.