Euskadik aireportuen kudeaketan parte hartuko du, lehendakariak Pedro Sanchezekin adostu ostean
Bilkurak bestelako akordio batzuk ere ekarri ditu, hala nola herritarren segurtasuna hobetzekoak edo industria arloko enpresa ertain eta txikiei laguntzeko neurriak.
Euskadik “aireportuen kudeaketan parte hartu” ahal izango du, Aldebiko Aireportu Organo berri baten bidez. Hori da Imanol Pradales lehendakariaren eta Pedro Sanchez presidentearen bileratik ateratako albiste nagusietako bat. Adostutakoari esker, Jaurlaritzak “erabaki garrantzitsuetan eragiteko gaitasuna” izango du.
Bilerak, halaber, bestelako akordioak ere ekarri ditu, hala nola herritarren segurtasuna hobetzekoak eta industria arloko enpresa ertain eta txikiei laguntzeko neurriak.
Bileraren amaieran, Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du Euskadik parte hartuko duela Loiuko, Hondarribiko eta Forondako “aireportuen arloko erabaki estrategikoen definizioan eta orientazioan”.
Era berean, Jaurlaritzatik adierazi dutenez, akordioak “Euskadin kokatutako aireportu-azpiegituren gaineko kudeaketa partekatuaren esparrua ezartzea” ahalbidetzen du.
Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du Euskadik “erabaki estrategikoetan eragiteko gaitasuna” izango duela, hala nola plan zuzendarietan, Aireportuen Arautze Dokumentuan, inbertsioetan eta tarifetan.
Halaber, Eusko Jaurlaritzak “sistemaren garapenean eta konektibitatean jarduteko gaitasuna” izango du; horrela, “lurraldearen aireko konektibitate beharrak ebaluatzen” eta “ibilbide berriak sustatzen” parte hartuko du.
Lehendakariak, gainera, adierazi du Euskadik parte hartu ahal izango duela “aireportuen eta beste garraio publikoen arteko lotura bultzatzen”.
Azkenik, aireportuen arloko akordioak jasotzen du “Gasteizko aireportuan sandbox arautzaile bat ezartzea”. Helburua da Forondako aireportua “konektibitatea, intermodalitatea eta lurraldearen garapen ekonomikoa hobetzeko proba-ingurune bihurtzea”.
Beste sei akordio
Aireportuen arloko akordio honetatik harago, beste sei lerrotan ere lankidetza hitzartu dute.
- Herritarren segurtasunari dagokionez, delituak errepikatzen dituztenen kasuetan aplikatu beharreko zigorrak gogortzea adostu dute.
- Espainiako Kreditu Ofizialeko Institutuaren eta Finantzen Euskal Institutuaren arteko lankidetzarako esparru, enpresei eta interes ekonomiko eta sozialeko beste proiektuei laguntzeko eta errazago finantzatzeko.
- Nekazaritzako aseguru konbinatuentzako dirulaguntzen eta ekoizleen informazioaren kudeaketaren eskualdatzea.
- Arrantzari dagokionez, EAEren esku geratu da barruko eta kanpoko uretan dauden ontzien zaintza, ikuskapena eta kontrola.
- Trafikoari eta gidabaimenei dagokienez, azterketa medikoak eta berreziketak egiten dituzten zentroen eskumena transferitzea adostu dute.
- Segurtasun pribatuaren arloan, lankidetzan aurrera egitea hitzartu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.