Lerroburu nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Osakidetzako LPE, kontrolerako osoko bilkura Legebiltzarrean eta Bilbao BBK Live

Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.
osakidetza ope

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko azaroaren 6an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

  • Osakidetzako LPEko azterketak: Gaur hasiko dira 2023-2024-2025 Lan Eskaintza Pulbikoaren bigarren faseko azterketak Osakidetzan: 41 kategoria profesional eta 21.408 hautagai. Gaur proba bakarra egingo da, Farmaziako Laguntzailearena, 17:30ean. Larunbatean eta igandean, gainerako 18 kategorietako azterketak.
  • Kontrolerako osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean: Talde parlamentarioek euren galderak egingo dizkiote Eusko Jaurlaritzari. Ohi bezala, ORAINek zuzenean eskainiko du 9:30etik aurrera.
  • Bilbao BBK Live: 2027ko uztzailaren 8tik 10era egingo duten Bizkaiko hiriburuko musika jaialdi handiak karteleko lehendabiziko artistak jakinaraziko ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X