Hauteskundeak
2023/05/25 - 16:41
Bilbo eta Bizkaia talentua erakartzeko gune handia bihurtu nahi du EAJk
Elixabete Etxanobe ahaldungaiak kualifikazio handiko profesionalak erakartzeko eta mantentzeko konpromisoa hartu du, batez ere enpresek behar duten alorretan, teknologian eta digitalean.
2023/05/24 - 22:41
PPk adierazi du hauteskunde hauek Sanchez botatzeko lehen pausoa ere badirela
Getxo, Leioa, Erandio eta Berangoko PP-ren alkategaiek euren herrietarako proposamenak aurkeztu dituzte gaur Areetan.
2023/05/24 - 22:38
Lokatzean, joko zikinen eta fake newsetan oinarritutako kanpaina izaten ari dela ohartarazi du Otegik
Arnaldo Otegiren esanetan, marra gorri asko gainditzen ari dira alderdiak, ez daudelako prest errealitateetaz hitz egiteko eta proposamenak egiteko.
2023/05/24 - 22:25
Donostiaz harro dagoela esan du Goia alkategaiak eta horrela izaten jarraitu nahi duela
Ez bozkatzea, populismoei indarra ematea dela esan du Urkulluk eta oraindik botoa erabaki ez dutenei zuzendu zaie. Igandean, atzera edo aurrera egitea dagoela jokoan ohartarazi du Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldungaiak.
2023/05/24 - 22:22
Nafarroako Gobernuan egon diren alderdiek euren lorpenetan jarri dituzte indarrak
Azken txanpan sartu da kanpaina eta Gobernuan egon diren alderdiek euren lorpenetan jarri dituzte indarrak. Oposizioak, ordea, egin gabeak eta gaizki egindakoak salatu ditu.
2023/05/24 - 22:19
Deslokalizazioak zigortzea eta lanbide neketsuenetan erretiro adina jaistea hitzeman du Elkarrekinek
Deslokalizazioak zigortzea, enpresa-erreforma abiatzea eta ogibide neketsuenetan erretiro adina jaistea hitzeman du Elkarrekinek.
2023/05/24 - 22:12
Nora Abete alkategaiak Bilbok lidergo berria behar duela esan du, gazteagoa eta anbizio handiagokoa
Nora Abete alkategaiak hitzeman du metroaren jatorrizko 4. linea martxan jarriko duela.
2023/05/24 - 16:57
UPNk eta PPk elkarren kontrako mezuak bota dituzte, eskuinaren botoa eskuratu nahian
PSNk, bestalde, Nafarroako Gobernuak enpleguaren alorrean lortutakoa azpimarratu du, Zurekin koalizioak Exekutiboan zabaldutako bideari eutsiko diotela esan du, Geroa Baik trantsizio energetikoa izan du hizpide, eta EH Bilduk hizkuntza politikaz hitz egin du.
2023/05/24 - 16:49
Mikel Lezamak Irunen lidergoa berreskuratzeko asmoa agertu du
PPren Gipuzkoako ahaldungaiak muga aldean delinkuentzia jaisteko bitarteko gehiago jarri nahi ditu.
2023/05/24 - 16:45
Yolanda Diazek Elkarrekin koalizioaren hautagaitzak babestu ditu, Donostian
Espainiako Gobernuko presidenteordea eta Sumar plataformaren sortzailea lau alderdietako ordezkariekin izan da, batasun irudia emanez.
2023/05/24 - 16:40
Gasteizen erronkei aurre egiteko sozialistak Gobernuaren ekintzarako bermea direla uste du Meritxel Batetek
Diputatuen Kongresuko presidentea PSE-EEren Arabako ahaldungaiaren eta Gasteizko alkategaiaren ekitaldian izan da, eta politika erabilgarriaren balioa azpimarratu du.
2023/05/24 - 16:37
Maddalen Iriartek etxebizitzaren arazoari aurre egiteko konpromisoa berretsi du Irunen
EH Bilduren Gipuzkoako ahaldungaiak ohartarazi duenez, 4.000 eta 6.000 euro artean dago metro karratua Hondarribian, Zarautzen eta Donostiako zenbait auzotan.
2023/05/24 - 16:32
Ramiro Gonzalezek Arabako industria garatu, lehiakortasuna hobetu eta enpresa berriak erakarri nahi ditu
EAJren Arabako ahaldungaiak Mercedesen lantegi berria eraikiko den lurzoruaren aurrean egin du ekitaldia. Lurraldeko automobilgintzaren eraldaketan urrats erraldoia izango dela esan du.
2023/05/23 - 22:51
Nafarroan, zenbait egitasmo gauzatu gabe utzi izana leporatu diote Maria Chiviteri alderdiek
Nafarroan, joan den legealdian Foru Erkidegoa kudeatu duen koalizio gobernuak zenbait egitasmo gauzatu gabe utzi izana leporatu diote Maria Chiviteri. Salaketa Gobernuko kideek, gobernuari babesa eman diotenek eta oposizioak egin dute.
2023/05/23 - 22:47
PPk jeltzaleei eta sozialistei zuzendu dizkie kritikak EH Bildurekin adosteagatik
Raquel Gonzalez ahaldungaiak ekonomian EAJren kudeaketa salatu du kontzertu ekonomikoari beharbesteko etekina ez ateratzeagatik.
2023/05/23 - 22:44
Elkarrekin Arabako hiriburuan eraiki nahi den hegoaldeko saihesbidearen aurka agertu da
Ekologia oinarri, Arabako hiriburuan eraiki nahi den hegoaldeko saihesbidearen aurka agertu da, hiria neurrigabe eta errepideekin haztearen kontra.
2023/05/23 - 22:39
Maddalen Iriartek esan du EH Bilduren botoak bakarrik ahalbidetuko duela gipuzkoarren bizitza hobetzea
Iriarteren arabera, igande honetan aukeratuko da Gipuzkoako baldintzak herritarren bizimodua hobetzeko hobekien baliatzen dakien alderdia, eta alderdi hori EH Bildu da.
2023/05/23 - 22:33
Marisol Garmendia alkategaiak zientziaren hiria egin nahi du Donostiako Altza auzoan
Kalitatezko enplegua sortu nahi du langabezia eta desberdintasun tasarik handienak dituen auzoan. Proiektu jasangarria eraiki nahi du.
2023/05/23 - 22:28
EAJren eredu eraikitzailea aldarrikatu du Iñigo Urkullu lehendakariak Barakaldon
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldungaiak esan du igandean jokoan dagoena dela bizi kalitatea hobetu eta enplegua sortzen duten proiektuak aurrera eramatea edo ez.
2023/05/23 - 17:11
Nafarroako hautagaiek Gobernua eta udalak osatzeko hitzarmenak izan dituzte hizpide
UPNk, PSNk, Geroa Baik eta EH Bilduk itunak egiteko lehen baldintzak ere plazaratu dituzte.