Hauteskundeak
2023/05/26 - 22:24
Dena prest igandeko hauteskundeetarako
Dagoeneko 72 mila boto baino gehiago emanda daude posta bidez, 2019an baino 10.500 lagun gutxiago dira bide hau aukeratu dutenak. Eskaera egin eta bozkatu ez dutenak, aldiz, 5.134 dira Hego Euskal Herrian.
2023/05/26 - 22:21
Abstentzioarekin beldur botoa mobilizatzeko deia egin du EAJk
EAJko hautagaiak emakumeei eta gazteei zuzendu zaizkie, eta etorkizuna bermatzeko boza eskatu diete.
2023/05/26 - 17:39
Egunotan aurrera eramandako kanpainen balorazioak egin dituzte hautagaiek
UPNk EH Bilduk gobernuan izan duen eraginari muga jartzea du helburu igandean. Koalizio abertzaleak, aldiz, Nafarroarako “ona” dena gainerako erakundeetara zabaltzea eskatu du, eta Geroa Baik bi aukera daudela azpimarratu du: jarraipenari eman edo aldaketari eutsi.
2023/05/26 - 17:37
Gasteizera eta Arabara “benetako aldaketa” ekartzeko prest dago PP
Botoa eskatzeko, sentimendu “alabesistari” eman dio indarra Arabako ahaldungai popularrak. Izan ere, ideologien gainetik boto guztiak batu nahi ditu Domaicak aldaketa horretarako.
2023/05/26 - 17:35
Eragingarri izaten jarraitu nahi du Elkarrekin koalizioak Durangon
Udal-gobernuan izanda eta gobernatzen jarraituz gero, hezkuntza publikoa hauspotzen laguntzeko konpromisoa hartu du.
2023/05/26 - 17:32
Boto erabilgarria PSE-EEren aldekoa dela esan du Teresa Laespada ahaldungaiak
Ermuko alkategaiarekin batera egindako ekitaldian, Laespadak azpimarratu du sozialistei botoa ematearen garrantzia.
2023/05/26 - 17:30
Aurrerakoiak, feministak, ekologistak, langileak eta euskaldunak diren hautesleei botoa eskatu die EH Bilduk
Militanteei eskerrak emateaz gainera, erakunde nagusienetara aldaketa eramatea esku-eskura dagoela ohartarazi du Rocio Vitero Gasteizko alkategaiak, eta, horregatik, botoa eskatu die haiekin % 100ean ados ez daudenei ere.
2023/05/26 - 17:27
Igandean botoa emateko dei zabala egin du Urkulluk, baita zigor botoan pentsatzen ari direnei ere
Erabakia EAJ eta EH Bildu artean dagoela esan du Eider Mendozak, “aurrera edo atzera”. Era berean, botorik ez ematearen arriskuaz ohartarazi du.
2023/05/26 - 09:01
Azken txanpa indar politikoentzat, M28ko hauteskundeei begira
Biharko hausnarketa egunaren bezperan, abstentzioa mobilizatzeko eta ezbaian daudenak konbentzitzeko azken ahalegina egingo dute gaur hautagaiek.
2023/05/25 - 23:18
Igandean aro berri bat zabaldu daitekeela Nafarroan adierazi dute hautagai guztiek
Foru Erkidegoari dagokionez, Iruñean ikusi ditugu Nafarroako presidente-gaiak eta Iruñeko alkate-gaiak. Bozkatzera joateko deia egin dute denek.
2023/05/25 - 23:10
Borja Corominas Donostiako alkategaiak Easoko trenbide-zabaltzarako proposamena egin du Amara auzoan
Easoko trenbide zabaltza zer izan behar den herritarrek erabaki behar dutela uste du.
2023/05/25 - 23:04
Elkarrekin gobernuan egonda, gauzak beste modu batera direla zabaldu du koalizioak
Espainiako Gobernuan egindakoa aldarri, herritarrentzako onartutako eskubideen bermea dutela aldarrikatuz, kontu eskaera zaparrada egin die Elkarrekinek gainerakoei.
2023/05/25 - 23:01
PSEk autogobernua eta fiskalitatea pertsonen zerbitzura jarriko dituela hitzeman du
Sozialistak gobernatzen dutenean pertsonek aurrera egiten dutela esan du Teresa Laespadak, eta gaineratu du PSE-ri botoa emateko bermerik onena bere kudeaketa dela.
2023/05/25 - 22:57
Casanovaren hitzetan, EH Bildu da EAJren alternatiba bakarra eta ezkerreko botoa kontzentratzera deitu du
EH Bildu izango da igandeko hauteskundeetan gehien haziko den indarra, Mertxe Aizpuruak Galdakaon iragarri duenez. Hazkunde hori ezkerreko boto olatu batean gauzatuko dela gaineratu du Iker Casanova Bizkaiko ahaldungaiak.
2023/05/25 - 22:54
Arabak aurrera egin dezan, proiektuak dituztela esan du EAJk
Gasteizko ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakariak Sara Majarenas EH Bilduko hautagaiaren kasua aipatu du. Gutxieneko oinarri etiko eta pertsonen duintasunaren errespetu kontua dela esan du.
2023/05/25 - 17:03
Hauteskunde ondorengo akordioei buruz hitz egin dute Iruñeko alkategaiek
UPNk esan du eskuinaren zatiketak eragin dezakeen boto sakabanaketak gobernua EH Bilduri eman liokeela. EH Bildu gertu dagoela esan du Asironek. PSN erdian kokatu da.
2023/05/25 - 16:56
Barakaldoko ostalaritza eta merkataritza odolusten ari direla salatu du Victor Rodriguezek
PPren Barakaldoko alkategaiak sei neurri proposatu ditu, sektore honi laguntzeko. Carlos Iturgaizek EAJren eta EH Bilduren arteko tirabirez hitz egin du.
2023/05/25 - 16:52
Metalurgiak Enkarterrietan izandako pisua sinbolizatzen duen eskultura izan du ikur Elkarrekinek
Bizkaiko eskualdeak bizi duen egoera salatu du horrela koalizioak. Lan eredua aldatzea eskatu dute Eneritz de Madariaga ahaldungaiak eta Roberto Ortiz Muskizko alkategaiak.
2023/05/25 - 16:47
Teresa Ribera presidenteordeak ohartarazi du PP klima aldaketaren politikak oztopatzen ari dela
Jose Antonio Santano PSE-EEren Irungo alkategaiak, bestalde, turismoa, kultura eta natura duten herrien liga berean kokatu nahi du Gipuzkoako udalerria.
2023/05/25 - 16:41
Politika pribatizatzaileen ondorioz Osakidetza jasaten ari den gainbehera salatu du EH Bilduk
Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako ahaldungaiak egoera hori iraultzeko konpromisoa hartu du, gizarte osasuntsua izateko osasun sistema indatsua behar baita, bere hitzetan.