Hauteskundeak
2023/05/28 - 13:47
Rocio Vitero, bozkatzen
EH Bilduko Gasteizko alkategaiak "aldaketarako prest" dagoela adierazi du botoa eman ondoren.
2023/05/28 - 13:21
Eider Mendozak Hondarribian bozkatu du
Bozkatzearen garrantzia azpimarratu du bere hauteslekuan EAJren Gipuzkoako ahaldungaiak.
2023/05/28 - 13:09
Ana Viñalsek Bilbon eman du botoa
Elkarrekin koalizioaren Bilboko alkategaiak bozkatzeko deia egin du, "demokrazia lokala indartzeko".
2023/05/28 - 12:53
Espainiako Estatuko 8.000 udalerri eta 12 gobernu autonomiko berrituko dituzte gaur, oso hauteskunde estuetan
Guztira 215.000 hautestontzi jasoko dituzten 23.000 hauteslekuak 20:00ak arte egongo dira zabalik.
2023/05/28 - 12:42
Nora Abetek Bilbon eman du boza
Hauteslekutik irtendakoan, Bilboko alkategai sozialistak bozkatzera deitu ditu herritarrak.
2023/05/28 - 12:34
Ramiro Gonzalezek Andetxan bozkatu du
"Datozen lau urteetako etorkizuna jokoan" dagoela azpimarratu du Arabako ahaldungai jeltzaleak.
2023/05/28 - 12:05
Zeintzuk dira gaurko hauteskunde egunaren azpimarrak?
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako boto-emaileek tokiko gobernuak nahiz lurraldekoak nola osatuko diren erabakiko dute gaur. Hainbat galdera ikur ageri dira gaurko udal eta foru hauteskundeetako lehiaren argazkian.
2023/05/28 - 12:02
Juan Mari Aburtok bere hauteslekuan eman du boza, Bilbon
EAJren Bilboko alkategaiak boza ematera joateko deia luzatu die herritarrei.
2023/05/27 - 16:34
Saltsa handiko kanpaina-amaiera Espainiar Estatuan, Melillan eta Almerian izandako ustezko boto-erosketagatik
Azken unera arte bozen bila ibili dira Espainiako hautagai nagusiak. Izan ere, airean daude dozena bat gobernu autonomiko eta hiri handien udalak.
2023/05/27 - 16:31
1983ko maiatzeko Udal eta Foru Hauteskundeetan, ETBk hauteskunde gaueko saio berezia eskaini zuen lehenengoz
Badira urte batzuk ETB hauteskunde gaueko programa bereziak egiten hasi zela. Lehenengoa duela 40 urte izan zen, 1983ko maiatzeko Udal eta Foru Hauteskundeetan. Orduko baliabideek ez zeukaten zerikusirik oraingo teknologiarekin eta erronka handia izan zen programa zuzenean egitea.
2023/05/27 - 16:31
Kanpaina itxiera sutsua egin dute Nafarroako hautagai nagusiek
Elkarrizketa eta bizikidetza jorratzeko, Gobernu aurrerakoi trinko eta sendoa izateko, lau urte gehiago beharrezko direla, azpimarratu du Maria Chivite PSNko presidentegaiak.
2023/05/27 - 16:28
Azken unera arte aprobetxatu dute hauteskunde-kanpainako hautagaiek, euren mezuak bidaltzeko
EAJk Bilbon itxi zuten hauteskunde-kanpaina; Donostian EH Bilduk; Gasteizen PSEk eta PPk; eta Bilboko Atxuri auzoan Elkarrekin koalizioak.
2023/05/27 - 12:15
Hauteskunde-mahaietako titularrek 70 euro kobratuko dituzte, ordain gisa
Gainera, inoren konturako langileak direnei asteleheneko lan-eguna bost ordutan murriztuko diete. Bozen zenbaketa bikoitza izango da.
2023/05/26 - 23:12
Alderdiek bozkatzera joateko deia egin dute hauteskunde kanpainaren amaieran
EAJk eta Elkarrekin Podemosek Bilbon eman diote amaiera kanpainari; EH Bilduk, Donostian; eta PSE-EEk eta PPk, Gasteizen.
2023/05/26 - 22:39
Nafarroan, Parlamentua eta udalak daude jokoan
Galderaz beteta amaituko du Nafarroako hauteskunde-kanpainak: gobernu aurrerakoiari eutsiko dio? Eskuinean izandako hausturak eraginik izango du? Horiek erantzun beharreko galderak izango dira maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren.
2023/05/26 - 22:37
Boto zuria, baliogabetua eta abstentzioa... Zer da zer?
Prestaketetarako bezala, 48 ordu baino ez dira gelditzen herritarrek botoa erabakitzeko, bozkatuko badute. Beste hiru aukera horiei begira jarriko gara: abstentzioari, boto zuriari eta boto baliogabeari begira.
2023/05/26 - 22:35
Nazionalismoa indargabetzeko botoa eskatu du PPk
Popularrek botoa eskatu dute, bereziki Gasteizen, bertako alkatetza eskura ikusten dutelako.
2023/05/26 - 22:32
Sistema publikoa defendatzeko konpromisoa hartu du Elkarrekin koalizioak
Ezkerreko koalizioak boza eskatu du gobernu aurrerakoiak bultzatu eta sistema publikoa eta eskubideak bermatzeko.
2023/05/26 - 22:28
Nazionalismoen eta populismoen alternatiba direla aldarrikatu du PSE-EEk
Sozialistek boza eskatu dute aldaketa lasaia bermatzeko.
2023/05/26 - 22:25
Arazoei aurre egiteko proposamenak eta soluzioak mahai-gaineratu ditu EH Bilduk
Koalizio subiranistak botoa eskatu du Euskal Herria etorkizunera begiratzen hasi dadin.