Hauteskundeak
2023/05/28 - 22:37
EAJk irabaziko luke Bilbon eta Donostian; EH Bilduk, Gasteizen; eta berdinketa teknikoa Iruñean
Nafarroako Parlamentuan, UPN izango litzateke bozkatuena, 12-13 eserlekurekin, baina PSN gertu egongo litzateke, 10-11rekin, eta Gobernuari eutsi ahalko lioke, egungo formula berarekin.
2023/05/28 - 20:36
18:00etako parte-hartze datua: % 54,12 Nafarroan eta % 48,52 EAEn
Parte-hartzea % 1,19 igo da Nafarroan 2019ko hauteskundeekin alderatuta, eta % 4,84 jaitsi da EAEn.
2023/05/28 - 16:57
Berezitasun ugariko hauteskundeak dira Udal hauteskundeak, Euskadiko bost udalerritan bereziki
Usansolon, Gernikan (Bizkaia), Irunen (Gipuzkoa) eta Arabako Errioxako Bastidan eta Guardian, adibidez, berezitasun ugariko hauteskundeak izango dira gaurkoak; jakin ezazu zergatik bideo honetan.
2023/05/28 - 16:50
Botoa ematera joateko deia egin diete hautagai guztiek herritarrei
Ideologia ezberdinak alde batera utzita, hautagai guztiek bat egin dute gaur haien eskaeran, abstentzioaren beldur. Hala, gaurko hitzordua oso garrantzitsua dela nabarmendu dute guztiek.
2023/05/28 - 16:41
Nafarroako Gobernua eskuinaren edo ezkerraren esku uztea erabaki beharko dute herritarrek
PSNren Gobernua aldatzeko irrikitan daudenei dei egin die UPNren hautagaiak. Chitivek eskuinaren alternatiba izaten jarraitu nahi du eta EH Bilduk eta Geroa Baik aldaketa gidatu.
2023/05/28 - 16:39
Miren Echevestek Irunen eman du botoa
Elkarrekin Podemos alderdiko Gipuzkoako ahaldungaiak adierazi du hiritar guztiok dugula "botere bera gaurkoan".
2023/05/28 - 16:32
EAJ eta EH Bildu besteengandik urrunduko lirateke Bizkaian eta Araban, eta gehiengo jeltzalea aurreikusten da
Borroka handiena Gipuzkoan da, Eider Mendoza eta Maddalen Iriarteren hautagaitzak oso parekatuta baitaude. Bizkaian eta Araban, ordea, lehia ez da hain estua. EAJ eta EH Bildu gainerako alderdiengandik urrunduko direla aurreikusten da, baina ahaldun nagusiak jeltzaletzat jotzen dituzte inkestek.
2023/05/28 - 16:28
EAJ eta EH Bilduren artean lehia bizia aurreikusten da Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Eider Mendoza eta Maddalen Iriarte boto gutxira omen daude boto asmoaren arabera, eta, hautagaiek, botoa ematera hurbiltzeko eskatu diete herritarrei.
2023/05/28 - 15:55
Maddalen Iriarte, bere hauteskunde-hitzorduan
"Gipuzkoa hobeago baten alde" bozkatzera joan dela adierazi du EH Bilduko Gipuzkoako ahaldungaiak.
2023/05/28 - 15:41
Hauteskunde eguneko bitxikeria, despiste, gorabehera, akats eta ezustekoak
Azkarren bozkatu duen udalerria, mahaiak osatzeko zailtasunak, bozkatzeaz ahaztu diren hautagaiak... Hauteskunde egunak, beste behin ere, era guztietako bitxikeria eta pasadizoak utzi ditu.
2023/05/28 - 15:36
Beatriz Artolazabalek Duranan eman du boza
Gasteizko alkategai jeltzalearen aburuz, hauteskundeek balio dute "aurrera egiten jarraitu ahal izateko".
2023/05/28 - 15:29
Andoni Ortuzar, Abanto-Zierbenako hautesleku batean
Bere boza eman ostean, bozkatzera joateko ohiko deia egin du EAJren EBBko presidenteak.
2023/05/28 - 15:28
Iñaki Oyarzabal, hauteskunde-hitzorduan
"Partaidetza handia" espero du Arabako ahaldungai popularrak.
2023/05/28 - 15:07
Eneko Anduezak Portugaleten bozkatu du lehenengoz
PSE-EEko idazkari nagusia "ilusioz eta poztasunez" joan da bozkatzera Portugaleten egokitu zaion hauteslekura.
2023/05/28 - 15:05
Marisol Garmendiak ez du hauteskunde-hitzorduan kalerik egin
Donostiako Alkatetzarako PSE-EEko hautagaiak parte-hartze zabalarako deia egin du.
2023/05/28 - 14:57
Borja Corominas, Donostian bozkatzen
PPko Donostiako alkategaiak donostiarrak animatu ditu, "ilusioz eta beldurrik gabe bozkatzera joan dezaten".
2023/05/28 - 14:51
Eneko Goiak Donostian bozkatu duen unea
Bozkatzeko eskubidea erabiltzeko deia egin die herritarrei Donostiako alkategai jeltzaleak.
2023/05/28 - 14:25
Arnaldo Otegi Elgoibarren izan da, bozkatzen
EH Bilduren koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, "oso lasai gaude eta ilusio handiarekin etorri gara bozkatzera".
2023/05/28 - 14:18
Maria del Riok Bilboko erdigunean eman du boza
EH Bilduren Bilboko alkategaiak adierazi du "egun oso garrantzitsua" dela "bilbotar guztiontzat".
2023/05/28 - 13:57
Ainhoa Domaica Gasteizera joan da bozkatzera
Alderdi Popularraren Gasteizko alkategaiak azpimarratu duenez, "egun garrantzitsua da gasteiztarrontzat".