Hauteskundeak
2023/07/07 - 17:04
Boto progresista erabilgarria Sumar indartsu egingo duena dela azpimarratu du koalizioak
Koalizioko Gobernuan egindako lanaren bermearekin ekin dio SUMARek kanpainari. Koalizio Gobernua neurri aurrerakoiak onartzera behartuko duen alderdi bakarra direla defendatzen dute.
2023/07/07 - 17:00
Alderdi Popularra nekazaritzaren alderdia dela defendatu du De Andresek
Landa eremuan errenta %6.2 jeitsi dela adierazi du Javier de Andres PPko Kongresurako Arabako hautagaiak, eta inoiz baino gehiago sektorea babesteko konpromezua erakutsi du.
2023/07/07 - 16:53
EH Bilduk etxebizitzaren arazoa izan du hizpide Donostian
Aurreko legegintzaldian koalizio subiranistak negoziatu zuen Etxebizitzaren legeak errazten dituen tresnak baliatzeko eskaera egin die Euskadi eta Nafarroako gobernuei. Hipoteken prezio gorakadak ere kezkatzen du EH Bildu, Oskar Matute EH Bilduren Kongresurako hautagaiak azpimarratu duenez.
2023/07/07 - 16:46
Pedro Sanchezen lanaren aldarria egin du Arrasaten Rafaela Romerok
Europan hazkunde, enplegu eta gizarte babesean daturik onenak dituen herrialdea Espainia da, Rafaela Romero PSE-EEren Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuaren esanetan. Boto erabilgarria emateko deia egin du, eta Memoriarako ere baliatu du ekitaldia, Isaias Carrasco laguna gogoratuz.
2023/07/07 - 16:42
EAJren leialtasun bakarra Euskadirekin dela argi utzi du Aitor Estebanek
'Euskaditik Euskadirako' goiburua abiapuntu hartuta aurkeztu du U23ko hauteskunde programa EAJk Gasteizen. Autogobernuaren defentsa eta askatasunak bermatzea dira, hain zuzen ere, jeltzaleen programaren ardatz.
2023/07/06 - 22:48
PPk azpimarratu du aldaketarako alternatiba bakarra dela
Alderdi Popularrak Donostian hasi du kanpaina. Euskadiko lurraldeetan eserlekua lortzeko baikor agertu dira, eta azpimarratu dute aldaketarako alternatiba bakarra direla.
2023/07/06 - 22:35
Gobernu aurrerakoi bat izateko Sumar indartsu bat beharrezkoa dela defendatzen dute
Sumar koalizioak Santurtzin egin du kanpaina hasierako ekitaldia. Gobernu aurrerakoi bat izateko Sumar indartsu bat beharrezkoa dela defendatzen dute.
2023/07/06 - 22:30
EH Bilduk herritarren ongizatearen alde lan egiten jarraituko dutela azpimarratu du
Bilboko Naxan ekin dio kanpainari EH Bilduk. Askatasun osoz, herritarren ongizatearen alde lan egiten jarraituko dutela azpimarratu du Mertxe Aizpuruak.
2023/07/06 - 22:25
Anduezak babesa eskatu du PSOEk orain arte egindako lana finkatzeko
Bilboko Itsas-Museoan ireki du kanpaina PSEk. Anduezak babesa eskatu du PSOEk orain arte egindako lana finkatzeko.
2023/07/06 - 22:22
Madrilen Euskadiren ahotsa izateko talde propioaren beharra aldarrikatu du EAJk
'Hemen, PNV' lelopean ekin dio hauteskunde orokorreko kanpainari EAJk. Madrilen Euskadiren ahotsa izateko talde propioaren beharra aldarrikatu du.
2023/06/17 - 21:28
Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusi ohia izango da Sumar Mugimenduko Bizkaiko zerrendaburua
Halaber, EITB Mediak jakin ahal izan duenez, Roberto Uriarte ez da Sumar Mugimenduko Arabako zerrendaburua izango.
2023/06/03 - 16:23
PSN, Zurekin Nafarroa eta EH Bilduri deia egin die Geroa Baiko Koldo Martinezek, akordiora heltzeko
Nafarroan, hauteskunde orokorrek bete-betean baldintzatutako negoziazioei buruz ezer gutxi eman dute ezagutzera oraingoz alderdiek. Gobernuaren osaketan eta Iruñeako Alkatetzan, ikusteko dago nola jokatuko duten Nafarroako sozialistek.
2023/05/29 - 03:19
Garrido: 'Argi dago parte-hartze txikiak kalte egin digula'
Pilar Garridok parte-hartze txikia deitoratu du, bere koalizioari zuzenean eragiten diola argudiatuta.
2023/05/29 - 03:05
EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bilduk Gasteizen eta UPNk Iruñean
Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.
2023/05/29 - 02:56
Andueza: 'Euskadi sozialistagoa da gaur, ezkerrera gehiago begiratzen du'
Eneko Anduezak positibotzat jo ditu PSE-EEk hauteskunde hauetan lortutako emaitzak, eta Euskadi sozialistagoa dela eta ezkerrera begiratzen duela esan du.
2023/05/29 - 02:39
Iturgaiz: 'PPren menpe badago, ez da Bilduko alkaterik edo ahaldun nagusirik izango Euskadin'
Carlos Iturgaizek positibotzat jo ditu PPk Euskadin eta Espainian lortutako emaitzak, eta ez dela Bilduko alkaterik edo ahaldun nagusirik egongo ziurtatu du.
2023/05/29 - 02:19
Egibar: 'Argi dago zerbait ez dugula ondo egin'
Joseba Egibarrek EAJk Gipuzkoan lortutako emaitzen balorazioa egin du. Egibarrek adierazi du argi dagoela EAJk zerbait ez duela ondo egin.
2023/05/29 - 02:18
EH Bildu alde nabarmenarekin garaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Ezker abertzaleko koalizioak 22 eserleku bereganatu ditu Batzar Nagusietan (bost gehiago), EAJk 17 (hiru gutxiago), PSE-EEk zazpi (bi gutxiago), Elkarrekinek bi (bi gutxiago) eta PPk hiru (bi gehiago). Parte-hartzea % 59,92koa izan da, 2019an baino ia zazpi puntu gutxiago.
2023/05/29 - 02:06
Joseba Asiron, EH Bildu: ''Gehiago gara, eta prest gaude eskuinari atea ixteko''
Joseba Asiron eta Laura Aznal ospatzen ari dira Iruñean eta Nafarroan lortutako emaitza onak. Lehenengoak, gainera, ziurtatu du Udalean gehiengo aurrerakoia izango dela, eta gehiengo hori EH Bilduk zuzenduko duela.
2023/05/29 - 01:25
Otegi: 'Ziklo aldaketa baten lehen urratsa eman da'
EH Bildu nagusitu da udalerri askotan eta Gasteizen indar bozkatuena da 7 zinegotzirekin, duela lau urte baino bat gehiago