Hauteskundeak
2023/07/09 - 16:31
Vox itxaropentsu agertu da datozen hauteskundeen aurrean
Vox alderdiak Martuteneko espetxearen aurrean egin du ekitaldia eta espetxeetako eskumena Eusko Jaurlaritzaren eskuetan egotea salatu du.
2023/07/09 - 16:29
Euskadi industria, komertzio, ekintzaileen eta aukeren lurra berriz izateko botoa eskatu du PPk
Euskadin, industria geldotzen ari dela deitoratu du Bea Fanjul Kongresurako PPren Bizkaiko hautagaiak. 1986an, BPGari % 46ko ekarpena egiten zion, eta 2020an, aldiz, % 22 izatera jaitsi dela kritikatu du.
2023/07/09 - 16:26
Azken legealdian irabazitakoa galtzeko arriskua dagoela ohartarazi du Sumarrek
Kongresurako Gipuzkoako Sumar koalizioaren hautagaiaren arabera, uztailaren 23an jokoan dago azken legealdian irabazitakoa. Euskadiko tradizio feminista aldarrikatu, eta arlo sozialean ez ezik, ekonomikoan ere aurrera egiteko lan egingo dutela agindu du, soldatetan, pentsioetan edota sexu arrakala a
2023/07/09 - 16:24
Euskal Herrian PSOEren ezkerrera dagoen aukera bakarra EH Bildu dela esan du Otegik
Beldurraren eta etsipenaren aurrean esperantzaren ikurra altxatu nahi du Euskal Herria Bilduk. Otegiren arabera, Euskal Herrian PSOEren ezkerrera dagoen aukera bakarra da EH Bildu. Era berean, koalizio abertzaleak erakutsi du Espainiako Estatua plurinazionala dela.
2023/07/09 - 16:21
Sozialistek ohartarazi dute elkarbizitza dagoela arriskuan PPrekin
PSE-EEk botoa emateko deia egin du, egun bakarrean datozen lau urteak jokatuko direlako. Era berean, Eneko Andueza sozialisten idazkari nagusiak boto erabilgarriaren balioa aldarrikatu du.
2023/07/09 - 16:19
Estebanen hitzetan EAJ da euskaldunen ahotsa defendatzeko alderdi bakarra
Pandemia aitzakiatzat hartuta, Ortuzarrek salatu du Espainiako Gobernuak Gernikako Estatutua urratzeari ekin diola. Bestalde, ekitaldian, jeltzaleen lorpenak nabarmendu dituzte pentsioen igoera bermatzeko.
2023/07/08 - 23:11
Joana Arce (PP): "Gure ahaleginak amaigabeak izango dira Gipuzkoara inbertsioak erakartzeko"
PSOEren gobernu "konformistaren" dinamikak aldatu beharra azpimarratu du popularren gipuzkoako zerrendaburuak gaur Igeldon. GIpuzkoak duena baino askoz gehiago merezi duela nabarmendu du eta inbertsioak erakartzeko Feijook Espainiako presidente izan behar dela adierazi du.
2023/07/08 - 23:01
Sumarrek Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren eta Elikagaien Etorkizuna bermatuko duen legea iragarri du Guardian
Krisi klimatikoak ardo-sektorean eragiten duen kalteaz ohartarazi du Sumarrek Guardian; ardogintza motorra den herrian. Sektorea eta uztak bermatzeko, krisiaren aurkako neurriak gogortu eta langileen eskubideak hobetzeko beharra aldarrikatu dute Kongresurako eta Senaturako Arabako hautagaiek.
2023/07/08 - 22:34
Rafaela Romeroren ustez alderdi sozialista da feminismoari "leialen" den alderdia
Berdintasuna izan dute hizpide Gipuzkoako sozialistek. Rafaela Romero kongresurako hautagaiak azpimarratu du eskuinak ukatzen badu ere, pobrezia eta berdintasun falta feminizatuta daudela. Eta benetako askatasuna aldarrikatu du emakumeentzat.
2023/07/08 - 22:26
Ortuzarrek ohartarazi du hauteskundeak ezin direla izan PSOEren eta PPren arteko lehia
EAJk ehunka jarraitzaile batu ditu Bakion. Andoni Ortuzarren hitzetan jeltzaleak dira euskaldunen interesak Madrilen defenditu ditzaketen bakarrak eskuinera edo ezkerrera lotuta egon gabe. Aitor Esteban Bizkaiko zerrendaburuak berretsi du ultraeskuina dela jeltzaleen marra gorria.
2023/07/08 - 16:38
Aldaketarako alternatiba bakarra PP dela diote popularrek
Sanchez gezurti konpultsibo bat dela eta EAJk gezurrak erosten dizkiola salatu du gaur Javier de Andres popularrak Gasteizen. Aldaketarako unea dela azpimarratu du PPk, eta horretarako alternatiba bakarra bere taldea dela esan du.
2023/07/08 - 16:35
Gobernutik Etxebizitza Legea aplikatzea bermatuko duela iragarri du Sumar koalizioak
Gazteek bizitza-proiektu bati ekiteko dituzten zailtasunak salatu ditu Sumarrek Usansolon. Bertan, besteak beste, gazteen berdintasun-aukera bermatzeko, 20.000 euroko herentzia unibertsala proposatu du adin-nagusitasunera iristean.
2023/07/08 - 16:32
Egia, justizia eta erreparazioa bermatuko dituen Memoria Demokratikoaren Legea aldarrikatu du EH Bilduk
Iruñean German Rodriguezi egindako ekitaldian parte hartu du EH Bilduk. Bertan, gazte iruindarra omendu dute, baina baita salatu ere bere heriotza argitu gabe dagoela eta arduradunak zigortu barik.
2023/07/08 - 16:29
Sanchezen gobernua demokrazian egon den "onena" izan dela dio Anduezak
Barakaldon (Bizkaia), Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak esan du Espainiak inoiz izan duen gobernurik onena izan dela Pedro Sanchezena, eta ziur agertu da hauteskundeak irabaziko dituztela. Patxi Lopezek mobilizatzeko deia egin die herritarrei, PP guztion eskubideak Voxi saltzen ari dela-eta.
2023/07/08 - 16:26
Estebanek nabarmendu du EAJk historikoki autogobernuaren aldeko apustua egin duela
Hauteskunde kanpainako lehenengo asteburuan, EAJk Donostia aukeratu du autogobernua bermatzeko aukera bakarra direla aldarrikatzeko. Halaber, Leizaola lehendakariaren monumentuaren aurrean, orain arteko lorpenak arriskuan daudela ohartarazi dute jeltzaleek.
2023/07/07 - 23:02
Abiadura Handiko Trenaren iruzurra salatu dute popularrek Bilbon
Abandoko proiektuak oraindik ez direla hasi ere egin salatu dute. Fanjulek Euskadik beste hainbat gaietan atzera egiten ari dela esan du.
2023/07/07 - 22:57
Lander Martinezek Yolanda Diazek Gobernuan egindako lana goraipatu du
Gutxieneko soldataren eta pentsioen igoera, eta lan-erreforma Sumarreko buruari esker onartu direla esan, eta bide horretatik jarraitzeko beharra defendatu du.
2023/07/07 - 22:51
EH Bilduk Madrileko Kongresuan eta Senatuan lortutakoen errepasoa egin du Laudion
Euskal Herria Bilduk Laudion orain arte Madrileko Kongresuan eta Senatuan lortutakoen errepasoa egin du. Funts putreei galga jartzen dien eta alokairuen prezioa mugatzen duen etxebizitza legea eta zaurgarrienen pentsioen igoera nabarmena.
2023/07/07 - 22:43
Eneko Anduezak larrialdi klimatikoa ukatzen dutenen kontra egin du
Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen aurrean, Eneko Anduezak eskerrak eman dizkie udal zerbitzuetako langileei, atzoko txingor ekaitzaren ondoren hiria martxan jarri dutelako.
2023/07/07 - 22:37
EAJk euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzen jarraituko du Madrilen
Bilboko Doña Casilda parkean, Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak nabarmendu egin du euskal taldearen lorpen nagusietako bat: Espainako gobernuak pilota eta surf federazioen ofizialtasuna aitortzea.