Hauteskundeak
2023/07/11 - 16:45
Aldaketa feminista bermatuko duten bakarrak direla defendatu du Sumarrek Basaurin
Basauriko 11ek utzitako ondarea gogoratu du Sumarrek euren herrian. Lorena Vicioso Sumarren Kongresurako Bizkaiko hautagaiak ohartarazi du feminismoaren lorpenak arriskuan daudela, eta, horren aurrean argi du feminismoa izango dela euren ardatza.
2023/07/11 - 16:40
Herritarren bizimodua hobetzeko tresna baliagarria izaten jarraituko duela agindu du EH Bilduk
Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresurako hautagaiak argi utzi du eskuinari ateak itxiko dizkiotela, PPren gobernu bati zein PP-VOX gobernu bati.
2023/07/11 - 16:37
Sanchezek pandemiaren eta Ukrainiako gerraren ondoren egindako kudeaketa bikaina azpimarratu du PSEk
Patxi Lopez Kongresurako Bizkaiko hautagai sozialistak ukatu egin du Alberto Nuñez Feijook atzoko debatea irabazi zuela. Azpimarratu du Sanchezek proposamenak jarri zituela mahai gainean.
2023/07/11 - 16:34
Gazteen emantzipazioa bultzatzeko neurriak Madrilera eramango dituela agindu du EAJk Gasteizen
Ekonomia eta justizia soziala eskutik doazela defenditu dute jeltzaleek. Euskal herritarren ongizatea bermatzeko jeltzaleek ezinbestekotzat jo dute kontzertu ekonomikoaren baitan zergak arautzeko gaitasuna ere izatea.
2023/07/11 - 10:13
Aberastasuna birbanatzeko eskatu du Bilbon Recortes Cero mugimenduak
Recortes Cero mugimendu sozial eta politikoaren esanetan, inflazioa herritarron kontura gero eta gehiago irabazten duten banku eta monopolioen lapurreta da. Hortaz, aberastasunaren birbanaketa Parlamentuan sartzeko garaia dela aldarrikatu du Ruth Hernandezek.
2023/07/10 - 22:32
Etxebizitza legea ezabatuko dutela aurreratu du Bea Fanjulek Saturtzin
Bizkaiko Kongresurako zerrendaburuak okupazioa onartezina dela esan du, eta Sanchezen legeak gaizkileei mesede egiten diela.
2023/07/10 - 22:29
Gipuzkoa eraikitzeko proiektuak Madrilen ozen defenditu dituela aldarrikatu du Beasainen EAJk
Aitor Estebanek ohartarazi du birzentralizazioaren hodei beltzak gainean ditugula eskuinetik zein ezkerretik. Sanchezen koalizio gobernuari leporatu dio eskumenak urratzen dituzten legeak egitea.
2023/07/10 - 22:27
2024rako asteko lanaldia legez 37 ordura mugatzea proposatu du Sumarrek
Gizarteak duen ondarerik garrantzitsuena denbora dela defendatu du Sumarrek Gasteizen. Arabako Kongresurako hautagaiaren arabera, ezinbestekoa da lanaldia murriztea gehiago bizitzeko.
2023/07/10 - 22:24
EH Bilduk ERCko Junquerasen eta Rufianen bisita izan du Durangon
ERC eta EH Bildu aurreko legegintzaldian talde parlamentario beraren parte izan dira Senatuan eta orain zerrenda bakarra aurkeztu dute, independentzia ezkerretik izenpean.
2023/07/10 - 22:21
PSEk memoria kontuetan ardura eskatu die popularrei
Eneko Anduezak, bere aldetik, uste du Sanchez eta Feijooren arteko debateak sozialisten garaipena sendotzeko balioko duela, etorkizuneko proiektu bat eskaintzen dutelako.
2023/07/10 - 17:07
Pentsio publikoak eta duinak eta Gizarte Segurantzaren transferentzia aldarrikatu ditu EH Bilduk Gasteizen
Aurreko agintaldian alargunen eta kotizazio gabekoen pentsioak % 15 igotzea lortu zuten, hilero 70 eta 140 euro artean, baina koalizio subiranista bat dator astero elkarretaratzea egiten duten pentsionistekin eta haratago doa; gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eskatu dute.
2023/07/10 - 16:58
Etxebizitzak negozioa izateari utzi behar diola aldarrikatu du Sumarrek Donostian
Etxebizitzaren Ministerioa sortuko dutela agindu dute Donostian Pilar Garrido eta Joseba Becerra Sumarren Gipuzkoako hautagaiek, hori baita gazteen eta familien arazo nagusia. Alokairu publikorako etxebizitza parkea sendotzeko inbertsioa agindu dute.
2023/07/10 - 16:53
Aldaketa ezinbestekoa dela azpimarratu du PPk Arabako Errioxan
Parte hartzera deitu du Javier De Andrés PPren Kongresurako Arabako hautagaiak eta gaineratu du EAJk, PSOEk, Bilduk eta Podemosek tentsio eta deserosotasunez betetako legealdia egin dutela.
2023/07/10 - 16:48
U23ko hauteskundeetan ''aurrera edo atzera egitea'' dagoela jokoan gogoratu du PSEK
Txema Oleaga PSEren senaturako Bizkaiko hautagaiak azpimarratu du Parlamentuan herritarren egunerokoan eragin zuzena duten erabakiak hartzen direla, eta ziurtatu du ez dutela atzera pausorik egingo pentsiodunen emakumeen eta gazteen eskubideen defentsan.
2023/07/10 - 16:44
EAJk aldiriko trenen transferentzia aldarrikatu du Bilbon
Zorrotzako pasabidea lurperatzeko konpromisoa lortu zuen EAJk, baina lanak hasteko ingurugiro txostena kaleratu behar du Sanchezen gobernua. Inbertsioak eskuratzea da jeltzaleen lehentasuna EAJren Kongresurako Bizkaiko hautagaiak, Aitor Estebanek, azpimarratu duenez.
2023/07/09 - 23:13
Aldaketaren garaia dela eta balioa duen boto bakarra PPrena dela aldarrikatu dute Bizkaiko hautagaiek
Alderdi Popularrak Euskadi berriz ere industria, merkataritza eta ekintzaileen lurra izatea nahi du. Feijoorekin, berrindustrializaziorako estrategia nazionala eskura dutela azaldu du Bea Fanjul Bizkaiko hautagaiak, merkatari, ekintzaile eta familiak fiskalki arintzeko tresnekin.
2023/07/09 - 23:01
Sumarrek industria berdearen aldeko apustu argia agindu du Sestaon
Sestaon, Ezkerraldeak bizi duen desindustrializazio prozesua salatu du Sumarreke eta sektorearen etorkizuna orain hartuko diren erabakiek baldintzatuko dutela nabarmendu dute. Eguzkia, haizea eta hidrogenoa erdigune izango dituen politika energetikoa eta trantsizio planak proposatu dituzte.
2023/07/09 - 22:51
Otegiren ustez, alderdi orok, EAJk barne, azaldu beharko lukete hitzarmenei begira non dituzten mugak
Mertxe Aizpurua Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak azaldu du Sanchezen Gobernuak hartutako erabaki aurrerakoi asko, etxebizitzaren legea edo kotizazio gabeko edo alargunen pentsioen igoera kasu, ezker subiranistek hauspotuta etorri direla.
2023/07/09 - 22:42
Alderdi Sozialista da Eneko Anduezaren iritziz, eskuina gelditu dezakeen alderdi bakarra
PPk birzentralizazioa bultzatuko duela ohartarazi du. Miquel Iceta Kultura eta Kirol ministroren hitzetan, PPrekin "elkarbizitza eta askatasuna" arriskuan daude. Julia Liberal Senaturako hautagaiak Espainiako Gobernuak onartu duen kirol legea goraipatu du, "emakume kirolariak babesten dituelako".
2023/07/09 - 22:33
Gizarte Segurantza eskualdatzeko unea iritsi dela aldarrikatu du Gasteizen Eusko Alderdi Jeltzaleak
Andoni Ortuzarrek Euskadiko herritarren pentsioak bermatzea beharrezkoa dela esan du. Aitor Estebanek Araba eta Euskadi Madrilen presente egotea aldarrikatu du Europako Funtsak banatzeko lehentasunean. Vox-i zuzenduz, adierazi dute ez dutela atzera pausorik onartuko.