Hauteskundeak
2023/07/13 - 16:32
Osakidetzak zerbitzu ''publikoa eta kalitatezkoa'' izan behar duela defendatu du EH Bilduk
Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak kritikatu du "hartu diren erabakiak kontrako bidean" doazela, eta Osakidetzaren "hondatzea" deitoratu du.
2023/07/13 - 16:26
PSE-EEren ustez, larria da PPk posta bidezko botoa zalantzan jartzea
Maria Guijarro Kongresurako PSE-EEren hautagaiak azpimarratu du alternanantzia baino askoz gehiago dagoela jokoan uztailaren 23ko hauteskundeetan.
2023/07/13 - 16:20
EAJk Barakaldo aukeratu du industria aurreratu baten aldeko apostua egiteko
Arantxa Tapia Garapen ekonomikorako sailburuak Espainiako Gobernuari leporatu dio industria arloan desgagertuta egotea. Idoia Sagaztizabal hautagaiak Europako Next funtsen kundeaketa eskasa ere salatu du.
2023/07/12 - 22:37
Espainiak hezkuntzarekin duen arazoa salatu du PPren hautagaia Bea Fanjulek
EBAU erkidego guztietan ezberdina izatea kritikatu du eta sozialistek bultzatutako egungo legeak hezkuntzaren kalitatea jaitsi duela azpimarratu du.
2023/07/12 - 22:32
EAJk Laudion berretsi du inolako akordiorik egingo duela Vox tartean badago
Alderdi Popularrari leporatu dio ultraeskuina zuritzea. Uztailaren 23an bozkatzera joateko deia egin dute jeltzaleek Madrilen eraginkortasuna galtzeko arriskuaren aurrean.
2023/07/12 - 22:30
Euskadik Estatuko etxebizitzarik garestiena izateak suposatzen duen arazo larria salatu du Sumarrek
Koalizio Gobernuan onartutako Etxebizitzaren Legea pauso handia dela defendatu dute, baina asko falta dela egiteko: etxebizitza publikoaren parkea %30era hazi edo erreferentziazko prezioak ezarri.
2023/07/12 - 22:27
EH Bildu Zarauzko malekoira hurbildu da politika egiteko modu berriak aldarrikatzeko
Ezkerrekoak eta eraldatzaileak, subiranistak eta progresistak diren herritarrak EH Bildun omen dute tokia.
2023/07/12 - 22:22
PPk Berdintasun Ministerioa kendu nahi izatea kritikatu du PSEk Gasteizen
Gasteizko Zaramaga auzoan berdintasunaz mintzatu dira Arabako emakume buruzagi sozialistak. Kritikatu dute PPk Berdintasun Ministerioa kendu nahi duela eta indarkeria matxista ukatzen duenarekin gobernatzeko gertu dagoela.
2023/07/12 - 17:19
Herritarrek eserlekuak libre uzteko eskubidea dutela defendatu du Aulki zuriak alderdiak Donostian
Lortuko diren eserlekuak libre uztea edozein soldata zein diru-sarreri uko egitea eskatu du Luis Mari Ormaetxea Aulki Zuriak-en Kongresurako hautagaiak, eta aukera politiko aproposa aurkitzen ez duten herritarren aukera eta ordezkariak direla defendatu du.
2023/07/12 - 17:10
Aiaraldearen berrindustrializaziorako egiazko plana aldarrikatu du Sumarrek Laudion
Aiaraldeak sufritzen duen biztanleria galeraren arrazoia industriaren desegitea eta prekarizazioa direla salatu du Sumarrek. Laudion, hainbat lan-gatazkaren lekuko izan den herrian, instituzioen inplikazioa eskatu du Leticia Jimenez Senaturako Arabako hautagaiak.
2023/07/12 - 17:06
Bakardadeari aurre egitea eta nagusien ongizatea bermatzea euren lehentasuna dela argi utzi du PPk Donostian
Pentsiodunekin hartu du gaur kafea Donostian Joana Arce PPren Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak. 10 urtean langileen %25 jubilatuko da Gipuzkoan, eta krisi demografikoari aurre egiteko neurriak plazaratu ditu.
2023/07/12 - 16:58
Uraren gestio publikoa, ekologikoa eta soziala aldarrikatu ditu Bermeon EH Bilduk
Koalizio subiranistarentzat klima aldaketa agenda politikoaren goi lerroan dago. Larrialdi klimatikoaren aurrean trantsizio ekologiko planifikatua egin behar dela azpimarratu dute, irtenbide integralak landuz.
2023/07/12 - 16:56
Industria jasangarria bultzatzeko inbertsio publikoa defendatu du PSEk Eibarren
Eibarren Teknikerren egoitza aurrean Rafaela Romero PSEren Kongresuko Gipuzkoako hautagaiak adierazi du alderdi sozialista eta Espainiako Gobernua teknologiaren eta berrikuntzaren bitartez ekonomia eta industria modernizatzera konprometituta daudela.
2023/07/12 - 16:51
Eskubide zibil eta demokratikoen defentsa aldarrikatu du EAJk Tolosan
Urteurren bi ekarri dituzte gogora jeltzaleek Tolosako ekitaldian. Batetik, Uzturre EAJren presidentearen heriotzaren 30. urteurrena; bestetik, 26 urte dira gaur ETAk Miguel Angel Blanco hil zuela. ETAren biktimekiko duten konpromisoa berretsi, eta indarkeria matxistaren biktimak gogoratu dituzte.
2023/07/11 - 22:55
Feminismoaren eta aniztasunaren balioa azpimarratu du Sumarrek Irunen, migrazioak pisu handia duen udalerrian
Bestalde, Sanchezen eta Feijóoren arteko eztabaidak alderdi-bitasuna zaharkituta dagoela erakutsi du, Sumarren esanetan.
2023/07/11 - 22:50
PPk autonomo eta merkatariei traba administratiboak eta fiskalak gutxitzea planteatzen du
Arabako Kongresurako PPren zerrendaburuak 40.000 euro baino gutxiago kobratzen dutenentzat beherapen fiskala onartu nahi du.
2023/07/11 - 22:45
EAJk PSOE egin du Ezkerraldeko industriaren gainbeheraren erantzule
Jeltzaleek euskal enpreseiko konpromisoa berretsi dute. Ortuzarrek esan duenez, Ezkerraldeak une honetan une ona bizi du, Euskadiko bihotz industriala delako berriz ere.
2023/07/11 - 22:37
EH Bilduk etxebizitzaren arazoari irtenbidea jarri nahi dio lehenbailehen
Horregatik koalizio subiranistak aurreko legegintzaldian Madrilen negoziatu eta onartu zuen, besteak beste funts putreak gelditu eta alokairuak mugatzen dituen legea. Beraz, segurtasun juridikoa egon badagoela esan du Iñaki Ruiz de Pinedo hautagaiak, falta dena borondate politikoa da.
2023/07/11 - 22:29
Jose Luis Escriva ministroak esan duenez, PPren ezkutuko programa pentsioak murriztea da
Jose Luis Escriva ministroa egon da Gasteizen Daniel Senderos Kongresurako hautagaiarekin pentsioen inguruan elkarrizketan. Esan du PPk 2013an eginiko erreformarekin helburua zela funts pribatuetara bideratzea dirua.
2023/07/11 - 16:49
Gipuzkoa altxatzeko Sanchezen gobernuarekin amaitzea ezinbestekoa dela azpimarratu du PPk
Gipuzkoa ardatz jarrita, eskalada egin du Joana Arce PPren Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak. Bere aldeko botoa eskatu du, Kongresura badoa bere lana nekaezina izango delako Gipuzkoak merezi duen maila berreskuratu dezan.