Hauteskundeak
2023/07/15 - 16:56
Zentsuraren kontrako eta adierazpen askatasunaren aldeko aldarria egin du EH Bilduk Hernanin
Duela 25 urte itxi zuten "Egin" egunkari eta irratiaren egoitza parean egin dute hauteskunde-kanpainako gaurko ekitaldia.
2023/07/15 - 16:25
AHTaren geltoki berriaren garrantzia azpimarratu du Irungo alkateak
PSEko idazkari nagusia den Eneko Anduezak adierazi du Espainiako Gobernuak azpiegitura horrekin eta mugikortasun jasangarriaren aldeko apustuarekiko erabateko konpromiso duela.
2023/07/15 - 16:23
"Euskadiren ahotsa Madrilen EAJ dela erakusten du Loiolako kuartelaren inguruko akordioak"
Hala adierazi du Aitor Esteban EAJren Kongresurako diputatugaiak. Bidea luzea eta zaila izan dela aitortu du, Vox epaitegietan proiektua geldiarazten saiatu baitzen.
2023/07/14 - 23:02
PPk Sanchezen gobernuak segurtasunean arazo larri bat sortu duela esan du
Fanjulek herritarren segurtasunerako legearen erreforma izan du mintzagai. Beraien eredua defendatu du lege honi dagokionez, delitugileentzako zigorrak gogortuz eta segurtasun indarrei babes handiagoa eskainiz.
2023/07/14 - 22:57
Madrilen Euskadiren defentsaren benetako ikurra dela aldarrikatu du EAJk
Ortuzarrek azpimarratu du historikoki EAJk beste alderdiek baino hobeto defenditu dituela Madrilen euskaldunen eta Euskadiren eskubideak.
2023/07/14 - 22:49
LGTBIQ+ kolektiboaren lorpenak aldarrikatu ditu Sumarrek Erandion
Orain arte lortutakoa defendatzeko beharraz ohartarazi dute. Borroka hori politikara eta Gobernura eraman behar dela azpimarratu du Bizkaiko Senaturako hautagaiak.
2023/07/14 - 22:44
EH Bilduren aburuz, ez da esperimentuak egiteko unea, ziurtasunez jokatzeko garaia da
EH Bildu euskal ezker subiranista aurrera egiteko bermea dela esan du Otegik Lizarran. Bel Pozueta Nafarroako zerrendaburuak hitza eman du nafarren interesak eta gehiengo sozialak babestea izango dela beraien zeregin nagusia.
2023/07/14 - 22:40
Amatasun eta aitatasun baimenak 20 astera luzatzea proposatu du PSEk
Lasarteko Froilan Elespe herriko etxean, Eneko Anduezak alderdi sozialistaren proposamenak azaldu ditu: amatasun eta aitatasun baimenak 20 astera luzatzea, eta herritarren partehartzea bermatzea energia berriztagarrien kokapenak erabakitzeko orduan.
2023/07/14 - 18:27
Postaz bozkatzeko 265 mila eskaera baino gehiago onartu ditu Correosek Hego Euskal Herrian
Zehazki, 239.101 eskabide aurkeztu dira aurrez aurre posta-bulegoetan, eta 25.985 modu telematikoan, Correosen webgunearen bidez. 2019ko abenduko hauteskundeetako datuekin alderatuta ia laukoiztu egin dira eskaerak, eta bikoiztu 2019ko apirilekoetatik.
2023/07/14 - 16:52
EAJ, EH Bildu eta Podemos Sanchezen ahotsa direla esan du PPk Gasteizen
Alfonso Alonso Gasteizko alkate ohiarekin eta Ramon Rabanera Ahaldun Nagusi ohiarekin egon da Javier de Andres PPren Kongresurako Arabako zerrendaburua, Gasteizen. Popularrei esker Espainia hobera aldatuko dela defendatu dute eta arabarrek Sanchezen gezurrak sinisten ez dituztela esan dute.
2023/07/14 - 16:48
Gobernutik nazio eta hizkuntza aniztasuna bermatzeko aukera bakarra dela aldarrikatu du Sumarrek
EAJren eta EH Bilduren hautesle potentzialei zuzendu zaie Sumar. Faxismoaren aurkako zaindari bakarra dela dioen ezker abertzaleari ohartarazi dio, lehiatzeko ez, indarrak batzeko unea dela.
2023/07/14 - 16:45
Mozal legea bertan behera uzteko konpromisoa berretsi du EH Bilduk
Lege hau indargabetzeko gogor egingo diola agindu Euskal Herria Bilduk Iruñean egindako agerraldian eta babes handiagoa eskatzen dute.
2023/07/14 - 16:41
Lan eskubideak, abortua, eutanasia, berdintasuna eta pentsioak bermatzeko bozkatzen joateko eskatu du PSEk
PSEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du hauteskundeak baino zerbait gehiago dagoela jokoan uztailaren 23an, eta eskatu du ez dadila inor etxean gelditu. Sozialistek gaineratu dute frankismoaren nostalgikoen aurrean ezin dela beste alde batera begiratu.
2023/07/14 - 16:35
Euskal garraioen azpiegiegiturak Euskadiren esku egotea aldarrikatu du EAJk
Jeltzaleen ustez aldiriko trenak, portuak eta aireportuak kudeatzea ezinbestekoa da gizartearen ongizatea bermatzeko, Abiadura Handiko Trena ahaztu gabe. Iragarri dute Forondako aireportuko emaitza onak ikusita, erabiltzaileentzako terminal berri bat bultzatuko dutela 500.000 bidaiarira iristean.
2023/07/13 - 22:58
EH Bilduren organigraman ETAko buruak daudela salatu du Iturgaitzek
Gaurko ekitaldian popularrek sanchezi memoria demokratikoa terroristen esku uztea leporatu diote eta anomalia demokratikoak ahalbidetu dituela esan dute.
2023/07/13 - 22:51
Arabako mugikortasun arazoarekin amaitzeko, tren sozial publikoa proposatu du Sumarrek
Kongresurako Arabako hautagaiaren arabera, Miranda-Altsasu ardatza aprobetxatuz egungo azpiegitura birmoldatzeak 2.000 milioi euro aurreztea suposatuko luke Abiadura Handiko Trenarekin alderatuz.
2023/07/13 - 22:33
Gasteizen Arnaldo Otegik ezker antifaxistaren botoa EH Bildun biltzeko deia egin du
EH Bildu Euskal Herrian autoritarioak gelditu eta irabazi dezakeen ezker bakarra dela esan du. PP eta VOXen artean ez dago ezberdintasunik, azpimarratu du.
2023/07/13 - 22:30
Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuko bozeramaileak azken 4 urteetako lana aldarrikatu du Donostian
Kritika gogorrak Feijoori gezurrak esan dituelako eta muturreko eskuinaren egitaraua bere egin duelako. Rafaela Romero Kongresurako hautagaiak esan du ez dela fidagarria.
2023/07/13 - 16:48
Argitu gabeko ETAren hilketak ikertuko dituztela esan du Nuñez Feijook Ermuan
PPren proposamenen artean daude, terroristen omenaldiak zigortzea eta lege berri bat egitea hauteskunde zerrendetan terrorismoagatik kondenatuak ez egoteko.
2023/07/13 - 16:41
Amiantoaren biktimentzako konpentsazio funtsa bermatuko duen legea onartu izana aldarrikatu du Sumarrek
Pilar Garrido hautagaiak Beasainen onartu du ez zela erraza izan, PSOE hasieratik kontra agertu zelako. Amiantoaren biktimen elkarteei eta sindikatuei esker azkenean sozialistek amore eman behar izan zutela adierazi du.