PSOEk irabazi du EAEko hiriburu guztietan, eta PP lehenengo indarra da Iruñean
Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak Gasteizen, Donostian eta Bilbon, eta Alderdi Popularrak gauza bera egin du Iruñean.
Sozialistek erabateko garaipena lortu dute Arabako hiriburuan, botoen % 30,9 eskuratuta. Alde handiarekin, Gasteizko bigarren alderdi bozkatuena PP izan da, botoen % 19,6rekin. EH Bildu hirugarren indarra da, botoen % 18,4rekin, eta EAJ laugarren postuan geratu da, botoen % 12,7rekin. Vox ( % 4,3), Sumar ( % 4,1) eta Podemos ( % 3,9) ixten dute zerrenda.
2019ko emaitzekin alderatuta, sozialistek beren hautesleei eutsi diete, eta PPk eta Voxek emaitzak hobetu dituzte. EH Bilduk mila boto baino gehiago galdu ditu (18.267 boto 2019an eta 17.239 boto 2024an), eta EAJk 25.000 boto baino gehiago lortu zituen duela lau urte, eta atzo 12.000.
Donostian, PSOE izan da lehen indarra (botoen % 27,4rekin), eta EH Bildu bigarren, botoen % 23,8 lortuta. EAJ da hirugarren indarra Gipuzkoako hiriburuan, bozen % 17,7rekin, eta PP laugarren, botoen % 15ekin. Distantzia handira, Podemos, Sumar eta Vox.
Boto-paperen kopuruari dagokionez, PSOEk eta EH Bilduk ondo eutsi diote, eta EAJk botoen ia erdia galdu du. PPk nabarmen hobetu ditu emaitzak: duela lau urte 7.649 boto lortu zituen, eta orain, berriz, 11 540.
Bilbon ere sozialistek irabazi dute, botoen % 27,6 eskuratuta, eta EAJk, bigarren indarrak, botoen % 23,15 lortu ditu. EH Bildu hirugarren alderdia da Bilbon ( % 16,5), eta PP, laugarrena ( % 15,6).
2019arekin alderatuta, PSOEk duela lau urte baino 5.000 boto gehiago lortu ditu, eta jeltzaleek, berriz, 2019ko bozen erdiak galdu dituzte. EH Bilduk bere hautesleriari eutsi dio, eta PPk nabarmen hobetu ditu emaitzak, duela lau urte baino 6.000 boto gehiagorekin.
Azkenik, PPk irabazi ditu hauteskundeak Iruñean (botoen % 30,7rekin), ondoren PSOE ( % 26,2) eta EH Bildu ( % 18,7). Urruti, Vox, Sumar eta Podemos dira hurrengo alderdiak Nafarroako hiriburuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Youtuberra, komunikatzaile polemikoa eta ohikoa auzitegietan... Nor da Luis Alvise?
Gutxik espero zituzten atzo Se Acabo la Fiesta ultraeskuineko taldeak lortutako emaitzak. Luis Alvise elkarte horretako buruak UPyDn eta Ciudadanosen eman zituen aurreneko pausoak. Egun, ehunka milaka jarraitzaile ditu sare sozialetan.
Sei ordezkarik eramango dute Euskal Herriaren ahotsa Europako Parlamentura
Idoia Mendia (PSE-PSOE), Oihane Agirregoitia (EAJ-CEUS), Pernando Barrena (EH Bildu-Orain Errepublikak), Elena Sancho (PSN-PSOE), Javier Zarzalejos (PP) eta Antonio Lopez Isturiz (PP) izango dira gaurko bozen ondoren Europako Parlamentuan eserlekua izango duten euskal herritarrak.
Ultraeskuina eta migrazioa, Europako ardatz nagusietakoak, izan dituzte hizpide alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 10. egunean.
Europan lehiakorrak izateko neurriak proposatu dituzte euskal alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 9. egunean.
Liberalen eta berdeen gorakadak ultraeskuina geldiaraztea lortu du Europan
Popularrrak izan dira garaile, eta sozialistak, bigarren indarra. Euroeszeptizismoak gora egin duen arren, ez du lortu Euroganbera blokeatzeko behar adina indar batzea.
Ultraeskuinaren gorakadari so hautatu dituzte europarlamentariak Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herriak eta Biarnok osatzen duten departamenduan, Pirinio Atlantikoetan, % 43,99koa izan da parte-hartzea 17:00etan, orain dela bost urte baino sei puntu handiagoa.
EAJk eta EH Bilduk eurodiputatua izango dute berriro
Bestalde, PSOEk Europako hauteskundeak irabazi ditu Espainian, 20 eserleku lortuta, ondoren PPk 12 erdietsi ditu. Gainera, Puigdemonten zerrendak garaipena eskuratu du Katalunian.
Europarrak bozkatzen hasi dira, zatikatuago ageriko den Euroganbera osatzeko
Herbehereek eta, paradoxikoki, martxoan 'brexita' gauzatu behar zuen Erresuma Batuak gaur, osteguna, abiatu dituzte hausteskundeak, Estatu gehienetan igandean egingo direnak.
EAJk gazteen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzen duten programekin bat egin du
Hamar urte daramatza Izaskun Bilbaok Europako Parlamentuan diputatu gisa, eta EAJk aspalditik Europa sozial baten alde egiten duela gogoratu die gazteei hautagaiak.