Europarrak bozkatzen hasi dira, zatikatuago ageriko den Euroganbera osatzeko
Europarrak botoa ematera deituta daude, gaurtik hasi eta igandera arte, Europako Parlamentuak datozen bost urteetan zer osaera izango duen erabakitzeko, eta analistek erronka bizia aurreikusi dute gehiengo europazaleak osatu nahi dituzten taldeen eta eskuin muturreko eta Europaren aurkako agenda aurrera atera nahiko duten taldeen artean, zeinak agidanez indar handiz sartuko baitira legebiltzarrean.
Zita ostegunean hasi da, Erresuma Batuan eta Herbehereetan, nahiz eta EBko estatu gehienetan igandean egingo dituzten bozak. Theresa May, martxoan brexita gauzatu behar zuen lehen ministroa, izango da Europako hauteskunde hauetan botoa emango duen EBko lehen buruzagia, Mark Rutte herbeheretarrarekin batera.
Galdeketen arabera, Euroganbera oso zatikatuta osatuko dute boto-emaileek, Europako Alderdi Popularraren eta Sozialista eta Demokraten bloke handiak amaitu egingo direlako (nahiz eta boto gehien eskuratuko dituzten indarrak izango diren) eta batik bat eskuin muturrean kokatutako alderdi berriak sartuko direlako, Europaren aurkako ideia nazionalista eta populistekin.
Eskuin muturreko blokea
Eskuineko alderdi horien dema beren indarra agerian utziko duen bloke handi bat sortzea izango da, gutxienez estatu kideen laurden batetik etorritako 25 diputatu behar baitira Parlamentuan taldea osatzeko.
Matteo Salvini Italiako Barne ministro eta Ligaren buruzagia buru, Europako eskuin muturreko hainbat taldek agerian utzi dute bat datozela, tartean Elkartasun Nazionala Marine Le Pen frantsesaren taldeak, Geert Wilders holandarraren Askatasunaren aldeko Alderdiak eta AfD Alternatiba Alemaniarentzat partiduak.
Hala ere, Vox espainiarrak, PiS Legea eta Justizia poloniar alderdi ultranazionalistak eta Fidesz Viktor Orban Hungariako lehen ministroaren alderdiak ez dute argitu zer asmo dituzten.
Poloniarrak Kontserbadore eta Erreformisten taldean daude egun, britainiar tori-ekin batera, eta Orbanen alderdiko eurodiputatuak popularren taldean daude Euroganberan, nahiz eta Europako Alderdi Popularrak berak Fidesz taldetik kanporatzea eskatu duen, Europaren aurkako bidea hartu duelakoan.
“Aliantza aurrerakoia” egiteko proposamena
Eskuin muturreko alderdien balizko hazkundearen aurrean, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Europaren proiektua defendatu eta Euroganberan hainbat hamarkadatan nagusi izan den kontserbadoreen eta sozialisten ohiko koalizioa atzean utziko duen “aliantza aurrerakoi” baten alde egin du. Antonio Costa Portugalgo lehen ministroak, Matteo Renzi Italiako lehen ministro ohiak eta beste politikari sozialdemokrata batzuek bat egin dute ideia horrekin.
Hori dela eta, Europako Liberalen taldea, zeina itxuraz hirugarren indarra izango baita berriz ere, funtsezko indarra izango da oreka berriak ezartzeko orduan, baita Berdeak ere.
Brexit-a
Maiatzaren 23tik 26ra botoa ematera deituta dauden 402 milioi europarrek aukeratuko duten Parlamentuak 751 eserleku izango ditu ostera ere, Erresuma Batuak ordezkaritza izaten jarraituko duenez, brexit-erako aurreikusitako epeak ez betetzeagatik.
Dibortzioa legegintzaldi honetan gauzatuz gero, britainiar eurodiputatuak berehala kaleratuko dituzte, eta Parlamentua 705 eserlekura txikituko da. Hortaz, Estatu kideen artean beste banaketa bat egingo da.
Zure interesekoa izan daiteke
Youtuberra, komunikatzaile polemikoa eta ohikoa auzitegietan... Nor da Luis Alvise?
Gutxik espero zituzten atzo Se Acabo la Fiesta ultraeskuineko taldeak lortutako emaitzak. Luis Alvise elkarte horretako buruak UPyDn eta Ciudadanosen eman zituen aurreneko pausoak. Egun, ehunka milaka jarraitzaile ditu sare sozialetan.
PSOEk irabazi du EAEko hiriburu guztietan, eta PP lehenengo indarra da Iruñean
Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak Gasteizen, Donostian eta Bilbon, eta Alderdi Popularrak gauza bera egin du Iruñean.
Sei ordezkarik eramango dute Euskal Herriaren ahotsa Europako Parlamentura
Idoia Mendia (PSE-PSOE), Oihane Agirregoitia (EAJ-CEUS), Pernando Barrena (EH Bildu-Orain Errepublikak), Elena Sancho (PSN-PSOE), Javier Zarzalejos (PP) eta Antonio Lopez Isturiz (PP) izango dira gaurko bozen ondoren Europako Parlamentuan eserlekua izango duten euskal herritarrak.
Ultraeskuina eta migrazioa, Europako ardatz nagusietakoak, izan dituzte hizpide alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 10. egunean.
Europan lehiakorrak izateko neurriak proposatu dituzte euskal alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 9. egunean.
Liberalen eta berdeen gorakadak ultraeskuina geldiaraztea lortu du Europan
Popularrrak izan dira garaile, eta sozialistak, bigarren indarra. Euroeszeptizismoak gora egin duen arren, ez du lortu Euroganbera blokeatzeko behar adina indar batzea.
Ultraeskuinaren gorakadari so hautatu dituzte europarlamentariak Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herriak eta Biarnok osatzen duten departamenduan, Pirinio Atlantikoetan, % 43,99koa izan da parte-hartzea 17:00etan, orain dela bost urte baino sei puntu handiagoa.
EAJk eta EH Bilduk eurodiputatua izango dute berriro
Bestalde, PSOEk Europako hauteskundeak irabazi ditu Espainian, 20 eserleku lortuta, ondoren PPk 12 erdietsi ditu. Gainera, Puigdemonten zerrendak garaipena eskuratu du Katalunian.
EAJk gazteen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzen duten programekin bat egin du
Hamar urte daramatza Izaskun Bilbaok Europako Parlamentuan diputatu gisa, eta EAJk aspalditik Europa sozial baten alde egiten duela gogoratu die gazteei hautagaiak.