Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauteskunde-mahaietako titularrek 70 euro kobratuko dituzte, ordain gisa

Gainera, inoren konturako langileak direnei asteleheneko lan-eguna bost ordutan murriztuko diete. Bozen zenbaketa bikoitza izango da.
Hautestontzi baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Hautestontzi baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Igande honetako udal eta foru hauteskundeetako mahaietan titularra izango diren pertsonak 70 euro kobratuko dituzte, ordain gisa. Gainera, inoren konturako langileak direnei asteleheneko lan-eguna bost ordutan murriztuko diete.  

Biharko hitzorduan aldez aurretik izendatutako presidentea eta bi kide aurkeztu beharko dira, hauteskunde-mahai bakoitzean, baina baita mahai bakoitzeko ordezko bi, titularraren batek kale egiten badu, mahaia osatu ahal izateko. Dena dela, hiru kargu horietako baten bat falta bada, bozkatzera joaten diren lehenengo herritarrak lana hartzera behartu dezake Hauteskunde-Batzordeak.  

Behin hauteskunde-mahaiak osatuta, 09:00etan hauteslekuak irekiko dira, eta 20:00ak arte bozkatu ahalko da. Mahai bakoitzean kutxa bi izango dira, bata udaletarako eta bestea, Batzar Nagusietarako.    

Hauteskunde-prozesu bakoitzean bezala, hautestontzietan sartutako boza guztiak birritan zenbatuko dituzte: lehenengoa, hauteslekuak itxi bezain pronto; bigarren zenbaketa, berriz, dagokion Hauteskunde Batzordeak egingo du, atzerritik eta posta bidez bidalitako botoak barne.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X