Hauteskundeak
2023/07/19 - 22:29
EAJk errespetu falta leporatu dio Pedro Sanchezi atzo Donostiara egin zuen bisitan
“Ze errespetu klase erakusten digu Sanchezek, bat batean mitinera etorri eta segituan joan? Horixe da Donostiarekin, Gipuzkoarekin eta Euskadirekin daukaten konpromisoa?", galdetu du Andoni Ortuzar EAJko presidenteak Donostian egindako ekitaldi politikoan.
2023/07/19 - 17:42
Nafarroako alderdiek botoa eskatu dute kanpainaren azken txanpan
UPN eta PP lehia bizian ari dira eskuineko botoak ez sakabanatzeko. Eskuinak ekarriko lukeen atzeraldia azpimarratu du PSNk. Euskal emakumeek askatasunen murrizketei aurre egindo dietela dio EH Bilduk. Boto aurrerakoia eskatu du Sumarrek; Nafarroako ubidearentzat bultzada eskatu du Geroa Baik.
2023/07/19 - 17:41
Etxebizitza legea modaltzea eta okupazioarekin amaitzearen beharra azpimarratu du PPk Bilbon
Bizkaian 145 familiari gertatu zaiela esan du Bea Fanjul PPren Kongresurako Bizkaiko hautagaiak. Gobernatuz gero politika ekonomikoak irauliko dituztela aurreratu du. Popularrek Kanpainan jorratu dituzten gai nagusiak azpimarratu ditu Fanjulek Bilbon; tartean, Abidura Handiko Trenarena.
2023/07/19 - 17:40
Zezenen eta ehizaren debekua, klima aldaketaren legea eta eredu ekonomiko berria eskatzen ditu PACMAk
PACMA alderdi animalistak adierazi du uztailaren 23ko hauteskundeetara betiko proposamenekin doazela: ingurumenaren alde, animalia guztiak babestearen alde eta persona guztiaen ongizatearen alde.
2023/07/19 - 17:38
Segregazioarekin amaitzeko eskola publikoa indartzea funtzeskoa dela esan du Sumarrek Amurrion
Hezkuntza publiko eta unibertsak gizartearen oinarri eta motore izan behar duela aldarrikatu du Sumarrek Amurrion; hortaz, hezkuntza publikoa lehenesten duen politika egingo dutela esan dute Arabako hautagaiek. Jangelak ere doakoak eta jasangarriak izatea aldarrikatu dute.
2023/07/19 - 17:37
Emakumeen eskubideen aldeko aldarria egin du EH Bilduk Donostian
Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresurako zerrendaburuak emakume guztiei dei egin die uztailaren 23an elkarrekin bultza egiteko emakume aske eta eskubide guztien jabe izango den herri libre baten alde.
2023/07/19 - 16:50
Anduezak PPri aurpegiratu dio Gobernuan ez dagoenean demokrazia onartzen ez duela
Teresa Ribera Trantsizio Ekologikoko ministroa ere izan da gaur sozialistek Gasteizen egin duten ekitaldian. Harrituta agertu da Abascalek esan ondoren sozialistekin Katalunian egoera okertuko dela.
2023/07/19 - 16:46
Popuslimoari bizkarra ematen dion politika aldarrikatu du Gasteizen EAJK
Aitor Esteban EAJren Kongresurako Bizkaiko hautagaiak adierazi du politika akordioak bilatzea eta irtenbideak ateratzea dela. Kataluniaren eta Euskadiren nazio izaera aitortzeko elkarrizketarako deia egin, eta eskubide zibil eta politikoen alde egiten jarraituko dutela agindu dute jeltzaleek.
2023/07/18 - 22:45
Pedro Sanchez Donostiara iritsiko da, PSEren kanpainarekin bat egiteko
Bruselako goi bileratik iritsi da Pedro Sanchez Donostiako Kursaalera PSEren kanpainarekin bat egiteko. Sozialistak azken egunetan alderdi popularraz gain alderdi abertzaleekin konfrontatzen hasi dela nabaritu dute, eta Anduezak uste du PPrekin berriro piztuko direla gatazka independentistak.
2023/07/18 - 17:10
Borrokan jarraitzeko botoa eskatu du Espainiako Langileen Alderdi Komunistak
Sergio Saenz Espainiako Langileen Alderdi Komunistaren (ELAK) hautagaiak adierazi du hauteskundeen ostean ere orain arte bezala borrokan jarraituko dutela.
2023/07/18 - 17:06
Parapentean bota da Arce (PP) emakumeek guztiarekin ahal dutela aldarrikatzeko
Joana Arce Kongresurako PPren Gipuzkoako hautagaiak esan du helmuga "Madrilera, Diputatuen Kongresura, iristea" dela, eta gaineratu du hemengoa defendatzeko ez dela abertzalea izan behar.
2023/07/18 - 17:00
Eskuin muturra gelditzeko tresna egokiena hauteskundeak direla adierazi du Sumarrek
1936ko altxamendua gogoratu eta gaitzetsi du Sumarrek jaikialdi hura aldarrikatzen duten alderdien aurrean. Donostian faxismoaren aurka borrokatu zuen Soledad Casilda Hernaezen hilarriko hitzak gogoratu eta igandean 'Casilda' asko egotea espero dutela adierazi dute.
2023/07/18 - 16:57
PP eta VOX 1936an Errepublikaren kontra altxatu zirenen oinordekoak direla esan du Otegik Gernikan
Altxamendu faxistaren egunean, Gernikako Batzar Etxean izan da Euskal Herria Bildu beste behin euskal herritarren eskubide eta askatasunak aldarrikatzeko.
2023/07/18 - 16:52
Trumpekin eta Bolsonarekin alderatu du Lopezek Alderdi Popularra
Ermuan izan dira sozialistak, eta Feijoo etengabe gezurretan ari dela adierazi du Kongresurako hautagaiak. Gaineratu du, VOX baino gehiago, PP dela benetako arazoa, zalantzan jarri dituelako hauteskunde sistema eta posta bidezko botoa.
2023/07/18 - 16:41
Mugimentu kooperatibistaren berezitasunak defendituko dituela agindu du EAJk Arrasaten
Aitor Estebanek ohartarazi du Espainako kotizazio sistemak Lagun Aroren pentsio eredu mistoa arriskuan jartzen duela. Nabarmendu du EAJk industria berritzailearen aldeko apustu sendoa egin duela, eta Espainako Gobernuari eskatu diola Europako diru laguntzen kudeaketa erkidegoen esku uztea.
2023/07/17 - 16:47
Euskadin aldaketarako boto bakarra beraiena dela defendatu du PPk
Andueza eta PSOE beti bezala gatazka eta 'gerrazibilismoa' sustatzen ari direla adierazi du Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren presidenteak. Ilusioaren botoa eskatu eta gogoekin bozkatzen joateko deia egin du Bea Fanjul PPren Kongresurako Bizkaiko hautagaiak.
2023/07/17 - 16:45
Zerbitzu publikoak balioan jarri ditu Sumarrek Barakaldon
Hain justu ere, uztailaren 23ko hauteskunde hauetan zerbitzu publikoak bermatzea edo suntsitzea erabakitzen dela ohartarazi du Lander Martinez Kongresurako Bizkaiko hautagaiak.
2023/07/17 - 16:40
Langileei hutsik ez diela egingo agindu du EH Bilduk
EH Bilduk eredugarritzat jo du Laudion Tubacex enpresako langileek kaleratzeen aurrean egin zuten 8 hilabeteko greba. PPren lan erreformak kendutako eskubideak berreskuratu nahi dituztela esan dute, tartean, kaleratzeagatik 45 eguneko kalte ordaina.
2023/07/17 - 16:35
PSEren Senaturako hautagaiek ozenki adierazi dute Basaurin sozialistek berriro gobernatuko dutela
Basaurin PSEren senaturako hautagaiek azaldu dute zer nolako eragina izan duen udalerrietan Espainiako gobernuaren jardunak, eta Txema Oleagak uste du herritarren gehiengoa bat datorrela sanchezen gobernuak onartu dituen legeekin.
2023/07/17 - 16:31
Makroeskualde atlantikoa aldarrikatu du lehendakariak U23ren kanpainan egin duen lehen agerraldian
Iñigo Urkulluk ezinbestekotzat jo du Atlantikoaren inguruan bizi diren nazioek eta eskualdeek bat egitea bosgarren makroeskualdea sortzeko. Bestalde, Mikel Legarda EAJren Kongresurako Arabako hautagaiak Madrilen talde indartsua aldarrikatu du, Europako zein Estatuko politiketan eraginkorrak izateko.