Hauteskundeak
2023/07/22 - 15:50
Erosteko, familiarekin solasean nahiz hondartzatik ibiltzeko eguna EAEko hautagaientzat
Azken 15 egunetan EAEko txoko guztietan buru-belarri ibili ostean, erlaxatzeko eguna izan da gaurkoa EAEko zerrendaburuentzat. Sukaldatzeko, hondartzatik paseatzeko eta Madalenetako festetaz gozatzeko, besteak beste, aprobetxatu dute.
2023/07/21 - 22:53
Alderdiek hauteskunde osteko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi dute kanpaina
EAJk Bilbon itxi du kanpaina, PSE-EEk Portugaleten, EH Bilduk Donostian eta PPk Gasteizen, eta Sumarreko hautagaiak Madrilen izan dira.
2023/07/21 - 22:52
Iturgaizek aldarrikatu du bi aukera baino ez daudela: ''Sanchez eta horren aldekoak edo PP''
PPk Gasteizen itxi du hauteskunde kanpaina, "Sanchismoa" kentzeko deia eginez.
2023/07/21 - 16:49
Nafarroako alderdiek boto eske agortuko dute kanpaina, bost eserleku jokoan dituztela
Navarra Suma deseginda, PP atera daitekeela onuradun diote inkestek, baina baita PSN ere. EH Bilduk duen ordezkariari eustea du helburu, eta inkestek Sumarri ematen diotena eskuratzeko ahalegietan dabil.
2023/07/21 - 16:45
Egindako kanpainaz harro azaldu da PP, Gipuzkoa erdigunean jarrita eta errespetuarekin
Javier Cristobal Senatirako PPren Gipuzkoako zerrendaburuak eta Joana Arce PPren Gipuzkoako Kongresurako zerrendaburuak hartu dute hitza popularren helburua argi uzteko: Gipuzkoara inbertsioak erakartzea, familia zaurgarriak laguntzea eta lurraldearen irudia gorenstea.
2023/07/21 - 16:41
Gobernuan ez badago euskal herritarren aldarrikapenei inork ez diela erantzungo ohartarazi du Sumarrek
Euskadiren etorkizuna jokoan dagoela eta, mobilizatzeko deia egin du Sumarrek Donostian. Antonio Machadoren esaldi batekin parte-hartzera deitu dute: "Egin politika; bestela, zuon ordez egingo dute eta. Eta, seguruenik, zuon kontra"
2023/07/21 - 16:37
Auzolana goraipatu du EH Bilduk Altsasun
Koalizio subiranistaren aberastasuna inguruan biltzeko gai diren kapital politiko eta indar komunitarioan datzala esan du EH Bilduk, Altsasun kanpainan zehar jo eta ke lanean ibili diren dozenaka hautagai eta militanteren aurrean.
2023/07/21 - 16:32
Eskuinari eta ultraeskuinari etentzeko alternatiba bakarra PSE dela adierazi du Anduezak (PSE)
Gasteizen, Correosen atarian sozialistek eskertu egin diete langileei posta bidezko botoa bermatzeko egindako lana. Esan dute kanpainak balio izan duela erakundeei kalte egin nahi dietenak agerian uzteko. Daniel Senderos PSEren Kongresurako hautagaiak 4 urteotako lana aldarrikatu du.
2023/07/21 - 16:28
Euskal Herriaren duintasuna Madrilen defendatzeko boto eraginkorrena EAJrena dela gogoratu du Egibarrek
EAJk boto guztiak mobilizatu nahi ditu Madrilen ordezkaritza sendoa izateko. Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentearen hitzetan EAJren aldekoa da boto eraginkorrena birzentralizazioa bultzatzen dutenen aurrean, baita EH Bilduren aurrean ere.
2023/07/20 - 17:06
Trans legea kentzeko eta legez kanpoko inmigrazioa kontrolatzeko eskatu du Frente Obrerok
Fermin Turiak (Frente Obrero) adierazi du herrialde bat ezin dela eraldatu berau ukatuz eta igandean konplexuak etxean uzteko eskatu die herritarrei.
2023/07/20 - 17:02
PPrekin kotizazio justuago bat eta lan segurtasuna izango dutela agindu die autonomei Joana Arcek
Irungo ileapaindegi batean izan da Joana Arce PPren Gipuzkoako Kongresurako hautagaia. Autonomoekiko errespetu eta berme handiagoak eskatu behar direla adierazi du eta euren pentsioak igotzeko konpromisoa hartu du.
2023/07/20 - 17:00
Bipartidismoaren alternatiba Sumar dela aldarrikatu du Ione Belarra ministroak Donostian
Legealdi honetan Podemosek egindako lorpenak gogoratu ditu Espainiako Gobernuaren Eskubide Sozialen eta 2030 Agendaren ministroak, eta mobilizatzeko eskatu die botoa Sumarri edo inbestidurako bazkideei emateko zalantzan daudenei.
2023/07/20 - 16:58
Ziklo politiko berriaren abangoardia izan nahi duten gazteei zuzendu zaie EH Bildu Bilbon
Koalizio subiranista beraien kezkei aterabide bat eman eta nahiak errealitate bihurtzeko tresna ere badela jakinarazi die Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak gazteekin Bilbon egindako agerraldian.
2023/07/20 - 16:51
Euskadiko sozialistek mobilizaziorako deia egin diete herritarrei orain arte lortutako eskubideak babesteko
Eneko Andueza PSEren idazkari nagusiak ohartarazi du ezin dela ziurtatu alderdi abertzaleek Kongresuan eskubide horien alde egingo dutenik, eta aurreko legealdia jarri du horren adierazle.
2023/07/20 - 16:46
Madrilen euskaldunen interesak defenditzen jarraitu nahi du EAJk
Datorren legealdirako lehentasunak finkatu dituzte jeltzaleek: industria defendatzea, nazio izaera aldarrikatzea eta giza eskubideak bermatzea. Kanpainaren azken txanpan leiha estua aurreikusten dute eta gaur gaurkoz ezinezkoa ikusten dute Feijoorekin akordioetara iristea.
2023/07/20 - 07:00
Posta bidezko botoa emateko epea gaur amaituko da, 22:00etan
Nolanahi ere, Correosek bermatu du nahi duen herritar bakar bat ere ez dela postaz bozkatu gabe geratuko; izan ere, bulegoren batean jendea zain badago ixteko ordua iristen denean, "azken botoa eman arte" emango zaie zerbitzua.
2023/07/19 - 22:54
Joana Arcek (PP) Gipuzkoa nazioartean erreferentzia gisa kokatzea helburu duela esan du
Joana Arce Gipuzkoako PPren Kongresurako zerrendaburuak Gipuzkoa nazioartean erreferentzia gisa kokatzea helburu duela esan du, berrikuntzan, zientzian eta teknologian. Miramongo teknologia parketik diputatu izan nahi duela esan du, etorkizuna bertan jokatzen delako.
2023/07/19 - 22:47
Yolanda Diaz alboan izango dutela agindu die Sumarrek langileei
Datorren legealdian, lanpostuak sortzen, eta eskubideak zabaltzen jarraituko dutela defendatu du Lander Martinezek; autonomoenak batez ere. Enpresa txiki eta ertainak zaintzeko beharra aldarrikatu dute, eta horretarako, Sumar dela bermea.
2023/07/19 - 22:44
Matutek EH Bildurekin "ziklo aldaketa" sendotzeko deia egin die aurrerakoi eta euskaltzaleei
EH Bilduren Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak adibidetzat jarri du Errenteriako Udala, gaur "tramiteak hasi dituelako tentsiopeko eremutzat hartzeko eta alokairuen mugak ezartzean Etxebizitzaren Legeak ematen dituen abantailak aplikatu ahal izateko".
2023/07/19 - 22:33
Riberak apustu egin du PPk ez duela berriro Garoña martxan jarriko
Gasteizen goizean eta arratsaldean Bilbon egon da Teresa Ribera Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteordea, Ramon Rubiali omenadia eginez. Bestalde, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak eskuinari aurre egiteko, botoak PSE-EEren inguruan biltzeko deia egin du.