Euskadiko Podemosek "etengabeko erasoak" salatu ditu, bai sareetan, baita Gipuzkoako egoitzen aurka ere
Alderdi moreak jakitera eman duenez, duela egun batzuk arrautzak jaurti zizkieten Donostiako egoitzaren aurka, eta gaur, berriz, Errenterian duten lokalean pintadak agertu dira
Euskadiko Podemosek salatu duenez, hauteskunde orokorrak deitu zirenetik, "etengabeko erasoak" jasaten ari dira, sare sozialetan batetik, eta Donostiako zein Errenteriako egoitzen aurka ere bai.
Alderdi moreak jakitera eman duenez, duela egun batzuk arrautzak jaurti zizkieten Donostiako egoitzaren aurka, eta gaur, berriz, Errenterian duten lokalean pintadak agertu dira, eta Irene Montero Espainiako Gobernuko presidente izateko hautagaiaren aurpegia estali eta 'asko' idatzi dute.
Hauteskunde-kartelak txikitzen dizkietela ere salatu dute.
"Erabat kontziente gara isilarazi egin nahi gaituztela. Komunikabideetan boikota egiten digute, eta kaleetatik ere kanporatu nahi gaituzte. Baina antifaxistak gara, eta justizia sozialaren alde borrokatzeko jaio ginen, beldurrik gabe, behar denari aurre eginez, erakundeetan zein erakundeetatik kanpo", ohartarazi dute.