FORU ETA UDAL HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Richar Vaquero, Miren Echeveste eta David Rodriguez, Ahal Duguren hautagaiak foru hauteskundeetan

Hiriburuetako alkatetzarako hautagaiak Garbiñe Ruiz (Gasteiz), Rakel Asensio (Bilbo) eta Xabier Marrero (Donostia) izango dira.

Richar Vaquero, Miren Echeveste eta David Rodriguez. Argazkia: EITB

Podemos Ahal Duguk astearte honetan iragarri ditu maiatzaren 23ko foru eta udal hauteskundeetarako zerrendaburuak. Batzar Nagusietarako zerrendaburuak Miren Echeveste (Gipuzkoa), David Rodriguez (Araba) eta Richar Vaquero (Bizkaia) izango dira, eta hiru hiriburuetako alkatetzetarako hautagaiak, berriz, Garbiñe Ruiz (Gasteiz), Rakel Asensio (Bilbo) eta Xabier Marrero (Donostia).

Alderdi moreak irailaren 7an hasitako primarioen prozesua osatu berri du. Lehen fase telematiko honetan Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetarako eta hiruburuetarako primarioak bakarrik egin dira.

Gainerako udalerrietako primarioak aurrerago egingo dituela jakinarazi du alderdiak. 

Lehen fase honetan aukeratu diren sei hautagaietatik erdiak izango dira berriz ere zerrendaburu. Gasteizko Udaleko (Garbiñe Ruiz) eta Arabako (David Rodriguez) eta Gipuzkoako (Miren Echeveste) Batzar Nagusietako bozeramaileek berriz ere hautagi izatea erabaki dute.

Beste hirurak aurpegi berriak dira: Richar Vaquero, Podemos Ahal Duguko koordinatzaile nagusia eta Bizkaiko batzarkidea, Bizkaiko Batzar Nagusietarako zerrendaburu izango da. Rakel Asensio (24 urteko gizarte langilea) Bilboko zerrendaburu izango da eta Xabi Marrero (Herri Kontseilu Autonomikoko kidea eta alderdiko Ingurumen idazkaria, eta 51 urteko URAko langilea) Donostiako hautagaitzaren buru.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X