Madril
Manifestazio jendetsua egin dute Madrilen etxegabetzeen kontrako berehalako neurriak eskatzeko
Maizterren Sindikatuak Puerta del Solen akanpatzeko deia egin du manifestazioaren amaieran. Antolatzaileek 'Maricarmen dekretua' delakoa asteartean bertan onartzeko galdegin diote Espainiako Gobernuari; hori egin ezean, exekutiborik "zentzurik ez" duela ohartarazi dute.
Madrilgo Udalak ez du onartu Urbagestionek Maricarmen etxera itzultzeko egindako eskaintza
Etxebizitzaren jabe den enpresak proposamen bat egin du Madrilen etxegabetutako 87 urteko emakumeari "alternatiba egonkor eta eskuragarria" eskaintzeko.
"Etxea utzi dut, baina borrokari eutsiko diot"
Asteazken honetan etxegabetu zuten 87 urteko Maricarmenek ospitaletik hitz egin du lehen aldiz, jasotako babesa eskertuz.
Maricarmenek ospitalean jarraitzen du, eta "behaketan" egon beharko du atzoko etxegabetzearen ondoren
Maricarmen, desgaitasuna duen 87 urteko emakumea, Madrilen bizi zen etxetik atera zuten, inbertsio funts batek erosi baitzuen. Ospitalean jarraitzen du eta "behaketan" izango da, "etxegabetzeak eragindako larritasuna" dela eta.
Zergatik dabiltza jendea etxegabetzen, alokairua ordainduta ere?
Asteazkenean, Madrilen, Maricarmen etxegabetu dute, desgaitasuna duen 87 urteko emakume bat. 70 urte eman ditu alokairua ordaintzen. Etxegabe geratuko diren beldur dira Erandioko 120 familia. Zer dela eta babesten ditu legeak funts putreen jazarpen eta espekulazio-erasoak?
Sanchezek etxebizitza-dekretu urgentea bideratuko duela iragarri du, eta onartzeko erantzukizuna eskatu du
New Yorken emandako prentsaurrekoan esan du hori. Gogor kritikatu ditu Madrilgo Udala eta Gobernu autonomikoa, Maricarmenen etxegabetzearen berri jakin ostean.
Milaka protestarik "Ayusoren atikoa" Maricarmeni ematea eskatu dute
Milaka pertsona bildu dira Madrilgo Erkidegoak Chamberi auzoan erositako atiko polemikoaren aurrean. Elkarretaratzean, "Ayusoren atikoa" Maricarmeni ematea eskatu dute. Izan ere, asteazken honetan 87 urteko emakume hori etxegabetu egin dute.
Anbulantzian etxegabetu dute 87 urteko Maricarmen, Madrilen
Etxebizitzaren jabeek uko egin zioten Maricarmenek egindako alokairu eskaintzari. Antza denez, pertsona anonimo bat prest zegoen emakumearen errenta osatzeko. 500 euro ordaintzen zituen hilabetean, eta 1.650 eurora igo zioten alokairua, funts batek etxebizitza erosi zuen eta.
24 ordu baino gutxiagoan Madrilen gertatutako balizko bi hilketa matxista ikertzen ari dira
Ceutan migratzaileak "errepresioa" pairatzen ari direla salatu dute arrazakeriaren kontrako taldeek
Egoera salatzeko, manifestazioak egin dituzte Madrilen eta Iruñean. Auzian duen erantzukizuna bere egiteko eskatu diote Europar Batasunari, eta migratzaileek jasaten duten "indarkeria arrazista eta koloniala" kritikatu dute.
Madrilgo Ramon y Cajal Ospitalean itxaron-zerrendak manipulatu dituztela salatu dute
'El País' egunkariak argitaratu duenez, ebakuntzen itxaron-zerrendan zeuden herritarren lehentasuna aldatzea agindu zuten ospitaleko bi arduradunek, zirujaurekin hitz egin gabe.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Espainian aktibo dauden sute handien bilakaera ona dela eta, murrizketak kentzen hasi dira hainbat eremutan
Azken datuen arabera, suteek 50.000 hektarea inguru kiskali dituzte Avilan, 28.000 bat Madrilen eta 8.500 inguru Castellon.
Murriztu egin da Madrilgo suteen mehatxua, baina beroa dator
Espainiako Gobernuko iturriek ohartarazi dutenez, sutea oraindik ez dago kontrolatuta eta "eguraldiak aldakor jarraitzen du".
Madril, Avila eta Toledoko suek zertxobait hobera egin dute meteorologiari esker
Suteek 77.000 hektarea kiskali dituzte jada: 47.000 Burgoondon (Avila), 27.000 hektarea Madrilgo mendilerroan eta 2.000 hektarea Toledon. 90.000 pertsona inguru daude ebakuatuta edo konfinatuta.
Ikuspenik gabe eta garrez inguratuta ibili da suhiltzaileen kamioi bat Madrilen
Kamioi batean zihoazen suhiltzaileak arriskuaz ohartarazi dira, eta aurrera egiteko bidea aurkitzeko kezka agertu dute. Egoera zail eta arriskutsu horren aurrean bideoan entzun daitezkeen esaldietako batzuk hauek dira: "Ez dugu ezer ikusten", "Hau oso arriskutsua da" eta "Kamioia hemen gelditzen bada, flipatu egingo dugu" .
Madrilgo eta Avilako suteetan kaltetu diren guneak “hondamendi-eremu” izendatuko dituzte
Ministroen Kontseiluak errege-dekretua onartuko du asteartean, eta, horri esker, kalteak konpontzeko laguntzak eskuratzeko aukera izango dute.
Madrilgo eta Avilako suteek 88.500 pertsona ebakuatzera edo konfinatzera behartu dituzte
Suteek ia 45.000 hektarea kiskali dituzte. Espainiako Gobernuak Toledoko probintziara zabaldu du suteengatik ezarritako larrialdi nazionala. Marlaska ministroak gau "oso zaila" iragarri du, suteen "batasun teknikoaren" ostean.
Suteek eragindako kutsaduragatik, Madrilen aire zabalean ez egoteko eskatu du Osasun Ministerioak
Airean esekita dauden mikropartikula kutsatzaileen kontzentrazioak aise gainditzen du Madril ia osoan Osasunaren Mundu Erakundeak onargarritzat jotzen duena.
Bizkaiko suhiltzaileak Madrilgo Erkidegora abiatu dira sua itzaltzen laguntzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak larrialdietan espezializatutako talde bat bidali du bertara, suteak itzaltzeko lanetan lagundu eta larrialdi zerbitzuen erantzuna indartzeko.