Maricarmenek ospitalean jarraitzen du, eta "behaketan" egon beharko du atzoko etxegabetzearen ondoren
Maricarmen, desgaitasuna duen 87 urteko emakumea, Madrilen bizi zen etxetik atera zuten, inbertsio funts batek erosi baitzuen. Ospitalean jarraitzen du eta "behaketan" izango da, "etxegabetzeak eragindako larritasuna" dela eta.
Etxegabetu duten 87 urteko emakumeak, Maricarmenek, ospitalean jarraitzen du, eta behaketan egon beharko du, etxegabetxearen ondoriozko "urduritasun egoeragatik".
Maricarmen asteazken honetan eraman zuten Samur Social taldeko agenteek Gregorio Marañon ospitalera, etxegabetzea egiteko zazpi ordu baino gehiagoko esku-hartze polizialaren ondoren. Gaua bertan igaro du, eta, oraingoz, ez diote alta eman.
"Egun batzuk" ospitalean egon beharko du.
Jabeak 1.650 euroko hileko alokairua eskatzen zion, eta zenbateko hori ezin zuen bere gain hartu Maricarmenek; izan ere, gertukoen arabera, 1.450 euroko pentsioa kobratzen zuen.