Izokina arrantzatzea, debekatzear
Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoan izokina sartzeak (Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta Nafarroan) arrain horren arrantza debekatzea ekarriko luke, bai eta espeziea bera eta haren habitata kontserbatzeko neurriak hartu behar izatea ere.
Atlantikoko izokina desagertzeko arriskuan dagoen espezietzat hartzearen aldeko irizpena eman du Batzorde Zientifikoak —Espainiako Gobernua eta basa espezieen kontserbazioaren arloan autonomia erkidegoak biltzen dituen erakundeak—.
Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoan izokina sartzeak (Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta Nafarroan) arrain horren arrantza debekatzea ekarriko luke, bai eta espeziea bera eta haren habitata kontserbatzeko neurriak hartu behar izatea ere.
Espainiako Gobernuak txosten bat eskatu zion apirilean aipatu batzordeari, Saxifraga erakunde kontserbazionistak Trantsizio Ekologikorako Ministerioari galdegin ostean sar zezala izokina "galbidean" dauden espezieen artean.
Erakunde horren ustez, espezie horien artean sailkatzeko baldintzetako bi betetzen dira. Alde batetik, duela 30 urte izokina zegoen ibaien % 50etan gaur egun ez dago izokinik. Bestalde, hiru hamarkadatan izokin kopurua % 70 murriztu da.
Erkidegoen babesa behar du orain
Batzorde Zientifikoak, bere irizpenean, froga zientifikoak daudela adierazten du, eta bi irizpide horiek betetzen direla zehazten du.
Hartara, adituek izokina "desagertzeko arriskuan dagoen espezietzat" hartzeko proposamena egin ondoren, autonomia erkidegoei horren gaineko informazioa ematea da orain hurrengo urratsa.
Txosten zientifikoa izokin arrantzuko denboraldirik txarrenaren ondoren iritsi da.