Madril
EH Bilduk Oskar Matute, Mikel Otero, Oihana Etxebarrieta eta Eneka Maiz proposatu ditu Kongresurako zerrendaburu izateko
Oskar Matute izango da Bizkaiko zerrendaburua eta Kongresuko bozeramaile berria; Idurre Bideguren, berriz, Senaturako hautagaia izango da eta Goi Ganberako bozeramailea.
Polizia manifestarien aurka oldartu da eta bost lagun atxilotu dituzte Madrilen, hezkuntza grebaren lehen egunean
Milaka pertsona batu dira gaur, asteazkenarekin, Solen, hezkuntza publikoaren defentsan, eta marea berdea kalera itzuli da. CCOO sindikatuaren arabera, % 70eko jarraipena izan du lehen greba egunak.
Giroa gori-gori Soleko kanpaldian: ultrek agur faxistak egin dituzte eta "Cara al sol" abestu dute
Espainiako banderak eta ikur faxistak zeramatzaten manifestariak plazan sartzeko ahalegina egin dute desfile militarraren ostean eta arratsaldean, 17:30ean. Poliziak dispositibo zabala ezarri du.
EAJk autogobernua eta eskuin muturraren aurkako horma aldarrikatu ditu Kongresuko legealdiaren balantzean
Maribel Vaquero bozeramaileak Sanchezekin hitzartutako inbestidura akordioa % 75etik gora bete izana goraipatu du, nahiz eta transferentzia nagusi batzuk falta diren oraindik. Sinatutakoa betetzeko eskatzeaz gainera, ohartarazi du Espainiako Estatuko giro politiko jasanezinak demokrazia galtzeko arriskua ekar dezakeela.
Albiste izango dira: Tximino baztanga Euskadin, Maricarmeni omenaldiak eta Osasun Mentalaren Eguna
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Milaka lagunek manifestazioa egin dute Maricarmenen etxeraino, Madrilen, omenaldia egiteko
Kandelaz, lorez eta mezuz betetako bi aldare dituzte Madrilgo Puerta del Sol plazako kanpaldian, Maricarmen Abascal gogoan. 87 urteko emakumea asteazkenean hil zen, duela ia bi aste etxetik bota ostean. Horrek protesta oldea eragin du herrialde osoan, etxebizitzaren egoera salatzeko.
Maricarmen Abascalen aldeko omenaldiak kandelaz bete du Puerta del Sol
Madrilgo Puerta del Sol kandelaz bete da, Maricarmen Abascalen oroimenez. 87 urteko emakumea asteazken honetan hil da, irailaren 23an etxetik bota zutenean, Estatu osoan etxebizitzaren egoeraren aurkako protestak hasi ostean.
Atsekabea eta amorrua Puerta del Solen, Maricarmen hil dela jakin ondoren
Bildutakoak iritzian bat etorri dira, eta adierazi dute etxebizitzaren aldeko protestak piztu zituen emakumeari egin dakioken "omenaldirik onena borrokan jarraitzea" dela.
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Epaileak arrazoien artean aipatu ditu, besteak beste, jatetxearen dekorazioa, plater batzuk su biziarekin prestatzea eta ebakuazio planik eza.
Justiziak Ayusoren eskaria baztertu eta ez du Soleko kanpalekua hustea aginduko
Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota ditu Madrilgo Erkidegoko Gobernuak eskatutako kautelazko neurriak. Bestalde, Solen kanpatu duten manifestariek bat egin dute Maizterren Sindikatuak azarorako deitutako greba orokorrarekin.
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko
"Amaiera eman diezaiogun errentismoari, eta seinala ditzagun errudun guztiak" lelopean, jende multzo batek Madrilgo Alcala kalea zeharkatu du bart.
Madrilgo Erkidegoak auzitara joko du Soleko kanpalekua hustea eskatzeko
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak "ezer ez egitea" aurpegiratu dio Espainiako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzari.
Ayusok 48 ordu eman dizkio Espainiako Gobernuari Soleko kanpalekua husteko
Madrilgo Erkidegoak Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza auzitara eramateko mehatxua egin du. Gobernuari eta Barne Ministerioari "ezer ez egitea" leporatzen die. Espainiako Gobernuak, bere aldetik, protestaren izaera zibikoa eta baketsua nabarmendu du.
Urbagestionek Maricarmen etxera alokairuan itzuli ahal izatea adostu du
Bi aldeak Etxebizitza eta Lurzoruaren Udal Enpresaren (EMVS Madrid) egoitzan bildu dira astelehen honetan, akordio batera iristeko, eta Maricarmenek berak onartu beharko du.
Maizterren Sindikatuak ohartarazi du Soleko kanpaldiak Maricarmenen aldeko akordioa lortzetik harago jarraituko duela
Etxegabetutako emakumearen kasuaren antzekoriko aurrerantzean gerta ez dadin, egonkortasuna ezartzeko neurriak eskatzen dituzte etxebizitza arlorako.
Maricarmenek kanpaldian daudenak animatu ditu ospitaletik: "Borrokatu, defenda ezazue zuena dena"
Madrilen etxegabetu zuten 87 urteko emakumeak protestan ari direnei mezua bidali die, Gregorio Marañon erietxetik. "Bertan zuekin egotea gustatuko litzaidake", esan die.
Albiste izango dira: txertaketa kanpaina, kanpaldia Solen eta Passion for Knowledge
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Soleko kanpaldiak jarraitu egingo du, etxegabetzeen kontrako dekretua ezarri arte
Maizterren Sindikatuak "historia egiten" segitzeko deia egin du, "egin dezakegun okerrena zer eginik ez dagoela pentsatzea delako". Maricarmenek, bere aldetik, babes mezua bidali du Gregorio Marañon ospitaletik. Ospitalaren atarian, Sumarrek, ERCk, Podemosek, EH Bilduk eta BNGk prentsaurrekoa emango dute 13:00etan.
Maizterren sindikatuak esan du Solen kanpatuta jarraituko duela Espainiako Gobernuak etxegabetzeen kontrako dekretua onartu arte
Sindikatuaren ustez, dekretuak "alokairu kontratu mugagabeak" arautu egin behar ditu. Aldarrikapenok aintzat hartu ezean, protesta beste hiri batzuetara zabalduko dutela hitzeman due.
Ehunka lagunek kanpaldia egin dute Madrilgo Puerta del Solen "Maricarmen dekretua" eskatzeko
Manifestarien arabera, Maricarmenekin gertatutakoa "ezin da berriro gertatu", eta uste dute "premiazkoa eta beharrezkoa" dela Espainiako etxebizitza eredua aldatzeko egiturazko neurriak hartzea, espekulazio negozio izateari utzi eta eskubide bermatu bihurtzeko.