Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Epaileak arrazoien artean aipatu ditu, besteak beste, jatetxearen dekorazioa, plater batzuk su biziarekin prestatzea eta ebakuazio planik eza.
Jatetxearen egoera sutearen ostean. Argazkia: EFE.
Bizkaiko bi emakume hil ziren Madrilgo Burro Canaglia jatetxeko sutea ikertu duen epaileak sei pertsona auzipetzea erabaki du, heriotza edo lesio larriak eragin dituzten lesio delituengatik.
2023ko apirilaren 21ean izan zen hiru pertsona hil ziren gertakari lazgarria. Hildakoak jatetxean afaltzen ari ziren 25 urteko tabernako zerbitzari bat eta 41 eta 43 urteko Bizkaiko bi lagun izan ziren. Langilea eta bezeroetako bat gertakarien lekuan bertan hil ziren, eta beste emakumea ospitalean hil zen hiru aste geroago.
Epailearen ebatziak gau hartan gertatutakoak zerrendatzen ditu: sua nola hasi zen, eragin zuen "bezeroen ihesaldia" eta suteak eragindako ondorio larriak.
Epaileak Madrilgo Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Probintzialaren txosten bat izan du oinarri. Txosten horrek, istripuaren arrazoi gisa jo zituen lokala estaltzen zuten landare apaindurak (pastikozkoak eta lehorrak) eta plater batzuk su biziz amaitzen zituztela horretarako prestatuta ez zeuden lekuetan (mahaietan).
Dokumentu horren arabera, halaber, jatetxearen proiektuaren fasean ez dago koordinaziorik dekorazioa integratzeko sua itzaltzeko eta larrialdiko bitartekoak planifikatzeko kontuan hartu beharreko faktoreetan, ezta ebakuazio-biderik edota ebakuazio- eta larrialdi-planik ere.
Lokala eraberritzeaz arduratzen den arkitekto-bulegoaren erantzukizun-mailari dagokionez, autoak adierazten du inplikatuek bertsio kontrajarriak dituztela lore-dekorazioa proiektu arkitektonikoaren parte zen ala ez zehaztean.
Horregatik guztiagatik, eta auzia ikertu ondoren, epaileak honako hauek jotzen ditu gertatuaren erantzuletzat: jatetxearen titularra den enpresako administratzaile bakarra, jatetxeko gerentea, sozietate frankiziatzaileko bi administratzaile eta bi arkitekto (bata lokala eraberritzeaz arduratzen den bulegoko kidea eta bestea hark kontratatua).
Guztiak auzipetu ditu, hilketagatik, heriotza edo lesio larriak eragin ditzaketen zuhurtziagabekeriazko lesio delituengatik eta langileen eskubideen aurkako delituengatik. Erantzukizun zibila, auzipetuei ez ezik, dagozkien aseguru-etxeei ere badagokie. Epaileak hamar eguneko epea ematen die Fiskaltzari eta akusazio partikularrei ahozko epaiketa hasteko edo artxibatzeko eskatzeko eta akusazio-idazkia aurkezteko.