Tentsioa Soleko kanpaldian: ultrek arraultzak bota eta agur faxistak egin dituzte
Madrilgo Soleko kanpaldiak tentsio uneak bizi izan ditu gaur goizean, Espainiako, Falangeko eta Borgoinako gurutzea zuten banderak zeramatzaten manifestari batzuk bertaratu direnean.
Madrilgo Soleko akanpadan tentsio uneak bizi izan dira gaur goizean , Espainiako, Falangeko eta Borgoinako gurutzea zuten banderak zeramatzaten manifestari batzuk bertaratu direnean.
Espainiako Poliziako agenteak plazan zabaldu dira, agertu diren ultrak eta kanpaldia bereizteko. Bi aldeen artean lokarri bat egin dute egoera kontrolatzeko nahian.
Gertu, Urriaren 12ko desfile militarra egin dute, eta, iturrien arabera, litekeena da bertan bildutakoek parte hartu izana.
Soleko manifestariek 'Hemen daude antifaxistak' eta 'mutilak, gogoratu bihar eskola dagoela' oihukatu dute, zero kilometrora heldu diren manifestari askoren gazteriari erreferentzia eginez.
Bitartean, kontrako aldetik, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurkako aldarrikapenak entzun dira, 'a por ellos' oihuak, eta zenbait lagunek agur faxista egin dute besoa altxatuta.