Albiste izango dira: Tximino baztanga Euskadin, Maricarmeni omenaldiak eta Osasun Mentalaren Eguna
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko urriaren 9an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Tximino baztanga: 61 urteko gizonezko bat hil da tximino baztangarekin; Donostia ospitaleko paziente onkologikoa zen. EITBk jakin duenaren arabera, pazientea infekzioa zuen gizon batekin izan zen ospitaleko gelan, baina une horretan ez zuten gaixotasuna zuenaren berririk. Miguel Angel Goenaga Donostia ospitaleko Gaixotasun Kutsakorren zerbitzuburuak esan du gaixotasun horren hilkortasun-tasa "oso baxua" dela, eta hildakoak beste gaixotasun batzuk zituela, eta defentsak oso baxu.
-Maricarmenen heriotza: Etxebizitza eskubidearen aldeko borrokaren sinbolo Maricarmen hil izanak erreakzio politikoen katea eragin du, eta Puerta del Solekoak haserre agertu dira. Kandelak, loreak eta mezu piloak dituzten bi aldarerekin, Madrilgo Puerta del Soleko kanpaldiak bizirik mantentzen du Maricarmen Abascalen oroitzapena.
- Osasun Mentalaren Eguna: Osasun Mentalaren Munduko Egunaren bezperan, Maialen Mendinueta elkarrizketatu dugu. Duela urtebete baino gutxiago, 2. motako nahasmendu bipolarra diagnostikatu zioten. 2021ean, isiltasuna hautsi eta bere bizipenak sare sozialetan kontatzea erabaki zuen.