Albiste izango dira: txertaketa kanpaina, kanpaldia Solen eta Passion for Knowledge
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko irailaren 28an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Gripearen aurkako txertaketa-kanpaina: Gripearen aurkako txertaketa kanpaina gaur hasiko da Euskal Autonomia Erkidegoan. Adinekoen egoitzetan eta bost hilabete eta sei urte arteko haurren artean abiatuko da kanpaina. Urriaren 5etik aurrera, txertoa gainerako herritarrei zabalduko zaie. Ostegunean aurkeztuko dituzte zehaztasunak.
- Kanpaldia Solen: Maizterren Sindikatuak protestekin jarraitu du igande gauean Madrilgo Puerta del Solen, besteak beste, Marwan, Carlos Bardem, Samantha Hudson eta Juan Diego Botto artisten babesean.
- Passion for Knowledge: Sei Nobel saridunek parte hartuko dute aurten Donostia International Physics Centerrek (DIPC) antolatzen duen Passion for Knowledge zientzia dibulgazioko jaialdi ospetsuan. Jaialdiaren seigarren edizioa irailaren 28tik urriaren 3ra egingo da Donostian eta Bilbon. ETB ON-en jarraitu ahal izango dira jardunaldi guztiak.