GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau gazte atxilotu dituzte Andoainen hainbat tren bagoitan pintaketak egitea egotzita

Andoaingo Renferen geltokian grafitiak egiten harrapatu ditu gaur Ertzaintzak. 18 eta 22 urte bitarteko gizonezkoak dira atxilo hartutakoak. 

Ertzaintzak lau gazte atxilotu ditu gaur Andoaingo (Gipuzkoa) Renferen geltokian hainbat bagoitan pintaketak egitea egotzita. 

Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, Renferen geltokian grafitiak egiten ari ziren ohartarazpena jaso dute Ertzaintzak eta Udaltzaingoak. Bertaratutako agenteak bete-betean harrapatu dituzte gazteak, agenteak ikusi bezain laster korrika ihes egin badute ere. 

Laurak handik gutxira atzeman dituzte. Segurtasun Sailaren arabera, gazteei "pintura usaina" zerien, eta horietako batek pintura orbanak zituen arropetan. Gainera, beste bati aerosolentzako bederatzi pita konfiskatu dizkiote. Ondoren, ihesaldiaren gunea miatuta, hainbat esprai poto aurkitu dituzte hesi baten ondoan ezkutatuta.

Atxilotutakoak 18, 20, 20 eta 22 urteko lau gizon dira. Ertzain-etxera eraman dituzte izapideak egitera, eta ondoren, aske geratu dira, epaileak noiz deituko zain. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X